11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da

Mikel Garcia Idiakez / 2017-12-18 / 147 hitz

11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak?

Jarraitu irakurtzen

Bertako esnea erostera Mercadonara joan behar dut? ETB2ren sustapen kanpaina estalia

Estitxu Izagirre / 2017-12-02 / 463 hitz

ETB2k abenduaren 10ean, igandea, goizeko 11:16an “La leche de nuestra tierra” izeneko programa eman zuen. Berau ikusten ari ginela ahoa bete hortz gelditu ginen:

Jarraitu irakurtzen

Ikusleak partaide behar du izan

Eihartze Aramendia Iparragirre / 207-12-13 / 1220 hitz

Baztandarren Biltzarra elkarteak ultimatuma eman du: laguntzaileak ez baditu lortzen, jaia bertan behera geldituko da. Jendeak festa bai baina antolaketa lanetan ez duela aritu nahi diote. Ez dira egoera horretan dauden bakarrak. Bada, ordea, desagertzeko zorian egon eta indartuta atera denik.

Jarraitu irakurtzen

Bada euskaraz bizi nahi duen Erribera

Kattalin Barber / 2017-12-08 / 564 hitz

Euskararen aurkako mezuak aspaldiko kontua dira Erriberan. Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak banatu zituzten otsailean, adibidez, eta behin baino gehiagotan agertu dira euskaraz idatzitako bide seinaleak ezabatuta. Azkena, Castejongo sarreran. Eraso horrek Erriberako Elkarte Ezkertiarraren haserrea piztu du. Euskararen aurkako “fobia” eta zenbait pertsonak eta taldek euskararen kontra duten jarrera salatu du berriki Erriberako elkarteak.

Jarraitu irakurtzen

Tailla handiko modeloen iraultza

Gaztezulo / 2017-12-13 / 140 hitz

‘Lentzeriaren gerlariak’ ezizena dute, eta kolore, tamaina eta forma guztietako neskek osatutako modelo taldea dira; New Yorkeko Times Square inbaditu dute, Victoria’s Secret markak bultzatzen dituen modelo moten aurka protesta egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Xila Pihlstrom eta Mika Marenk. Suomitar elkarteko kideak: «Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago»

Maite Alustiza / 2017-12-12 / 603 hitz

Sorreratik, Suomitar elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan da, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira bietan Pihlstrom eta Marenk finlandiarrak. Ospakizunetan dabiltza.

Jarraitu irakurtzen