Erregistroak bereizi ezinik

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 1362 hitz

Bidea egiten ari da pixkanaka. Mende erdi betetzear dago euskara batua sortu zutela, eta ezin ukatuzkoa da pauso handiak eman dituela ordutik. Ohiko erabilerako hizkuntza bihurtu da hainbat eremutan eta erregistrotan. Ez zen bide erraza izan; desadostasun handiak agertu ziren, batez ere euskara batutik urrunen dauden euskalkietan. Zauriak ari dira ixten pixkanaka. Gaindituak dirudite eztabaida batzuek: biek, batuak eta euskalkiek dute tokia. Baina bien arteko harremana erabat argitu gabe dago oraindik: bakoitza noiz erabili, eta nola. Iritzi ezberdinak daude egoerari buruz.

Jarraitu irakurtzen

Nola eraiki hiztun osoak

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 959 hitz

Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki behar du.

Jarraitu irakurtzen

Errebalidekin ere, sarbide ereduari eutsi egingo diote EHUk eta NUPek

Ikasleen sarbidean aldaketa handirik ez dute egingo bi unibertsitate publikoek. Ikasleek 14 puntu arte lortu ahalko dituzte sarbiderako

Jarraitu irakurtzen

Euskararen diru ekarpena EAEn: 56.000 lanpostu eta BPGaren %4,2

G.Goikoetxea / 2015-10-16 / 383 hitz

Jomugan maiz jartzen dute gaia. «Adierazpenak entzuten ditugu tarteka: dirua xahutzea dela, luxua, egoera ekonomiko honetan nola jartzen den horrenbeste diru hizkuntza politikan…». Euskara sustatzeko politiken kontrako jarrera horiek aurreiritzietan oinarrituak direla ohartarazi du Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Ikerketa bat egin dute, aurreiritzi horiek «gainditzeko». Euskarak ekonomiari ekarpen «adierazgarria» egiten diola azalarazi dute. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %4,2 dagokio euskarari, eta lanpostuen %6,3 ere bai. 56.000 behargin euskararen jiran.

Jarraitu irakurtzen