Lagunaren alboan

Imanol Magro Eizmendi / 2016-05-26 / 1618 hitz

Maisu eta ikasle dira, botilero eta pilotari. Konplizitatea nagusi da Pablo Berasaluzeren eta Mikel Urrutikoetxearen artean. Giro onean mintzatu dira igandeko finalaz eta beteranoaren agurraz.

Jarraitu irakurtzen

Urruti iritsi da

Imanol Magro Eizmendi / 2015-12-01 / 686 hitz

«Min hartuta hasi nuen urtea, binakako txapelketatik kanpo. Ordezko gisa sartu, eta lehen hiru partidak galdu egin nituen. Orduan esan balidate… ez nuen sinetsiko urtea hala bukatuko nuenik. Bi txapel urte berean, hori oso pilotari gutxik lortu duten zerbait da». Mikel Urrutikoetxearen (Zaratamo, Bizkaia, 1989) urtea izan da 2015a. Lau t’erdiko eta buruz buruko txapelketa irabazi ditu, eta asko loditu da haren gurasoek egunkari orriz beteriko bilduma. Izan ere, urruti iritsi da aurten, eta, era berean, Urruti iritsi da puntako pilotarien multzora.

Jarraitu irakurtzen