Liburu bat

Angel Erro / 2022-01-14 / 76 hitz

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.

Liburutegiko txartela galdu dut, bigarrenez oso denbora gutxian. Atzera berritzea nuke, edo beharbada galdetu eta nortasun agiriarekin mailega nitzake liburutegitik nahi beste liburu edo ikus-entzunezko material. Horren ordez, ohartu naiz liburuzainari zerbait itzultzean ez didala liburutegiko txartela eskatzen hurrengo mailegua egin ahal izateko, itzulketarekin nire fitxa irekiko zaiolako-edo. Horrek maileguak bata bestearen atzetik kateatzera eraman nau eta inoiz baino gehiago irakurtzera azkenaldian. Horrela, inoiz susmatuko ez nituzkeen liburuak ere hartzen ari naiz, batzuk zuzenean lotsa-emangarriak (lasai, ez ditut hemen aipatuko), liburutegiko txartela topatzeko itxaropena guztiz galdu gabe.

«Liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa da». 

Jabetu naiz, liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa dela, irakurle eta komunitate bateko kide gisa elikatzeko eta asetzeko ahalmena duen heinean. Seguruenik ez da liburu azoka bateko sarreran aldarrikatzeko moduko egia, baina euskalgintzak liburutegi publikoek egin diezaioketen ekarpenaz (eta viceversa) hausnartu beharko lukeelakoan nago. Aukera aparta galduko ez badugu. Etorkizuna omen den sharing economy delakoa liburutegien egunerokoa da-eta.

Kandinskyren tradizioa

Erein argitaletxea

“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta urteberri arteako gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela.

Urtezahar-gau batean, Nina Kandinsky ere, gainerako neska gazteak bezala, kalera atera zen eta aurkitu zuen aurreneko gizonak, bere esanetan gazte guztiz atsegin batek, izena Wassily zuela esan omen zion. Egundoko desilusioa izan bide zuen, bere senarrarentzat benetan atsegin zitzaiokeen izena errusiar tradizio zaharreko Gregor baitzen. Baina handik denbora batera, ordea, 1916an, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu ondoren, berarekin ezkondu eta zoriontsu bizi izan omen zen urte askoan.

Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.”

(7 eta 8 orrialdeak)

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak.

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Zerrenda egunetik egunera luzatzen doa eta egun gai ezberdin ugariz aritzen diren streamer euskaldunak aurkitu daitezke. Hona hemen guk topatu ditugunak. Besteren bat ezagutzen duzu?

Jarraitu irakurtzen