Eta 16 urteko gazteek bozkatu ahalko balute?

Mikel Garcia Idiakez / 2016-04-25 / 268 hitz

Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea 16 urtera jaistea proposatu du ERCk Espainiako parlamentuan: proposamena eztabaidatzearen kontra agertu dira PP eta Ciudadanos, eta abstenitu egin da EAJ. Lan egiteko, zergak ordaintzeko, juridikoki zigortuak izateko… adina aitortzen bazaie, zergatik ez bozkatzekoa? Zeren beldur dira alderdiok?

Jarraitu irakurtzen

Podiumeko modeloak, neska zein mutil, ordezkatzeko deia

Jon Torner Zabala / 2016-04-21 / 526 hitz

Blog honetan maiz luzatu dugun proposamen bera egin du Anne-Marije Rook txirrindulari eta Cyclingtips webguneko editoreak: Podiumean, irabazleen ezker-eskuin etorkizuneko ziklista belaunaldiari leku egitea, eta gehiago ez igotzea “objektu ederraren” rola besterik jokatzen ez duten emakume eta gizonezko lerdenak. Bai baitira “podiumeko gizonak” ere; berdintasun keinua batzuentzat, berdinean jarraitzea Rook bezalakoentzat.

Jarraitu irakurtzen

Negutegi efektuaz

Oier Lakuntza / 2016-04-20 / 768 hitz

Gaurko sarrera honetan, azken urteotan sarritan entzuten den kontu bati buruz ariko naiz: negutegi efektuaz. Klima aldaketaren gaia puri-purian daukagun garai honetan, berau eteteko negutegi efektua txikitu beharra ezinbestekoa da. Azken batean, honek gure planetako tenperaturaren igoera eragiten du, eta horren ondorioz Lurreko bizi baldintzak era arriskutsuan alda daitezke, hainbat bizidun espezieren desagertzea eraginez.

Jarraitu irakurtzen

Presioak presio, arbitro homosexualak eraso homofoboa salatu du

Mikel Garcia Idiakez / 2016-04-18 / x hitz

“Buztanjale bat zara eta ipurtzuloa apurtu diezazutela da gustatzen zaizuna, marikoia. Nazkatu arte jango dituzu zakilak. Kanpoan zure zain egongo naiz”. Halakoak jasan zituen, kadete mailako futbol partidu batean, Jesús Tomillero arbitro andaluziarrak. Publikoki bere homosexualitatea onartu duen Espainiako Estatuko lehen arbitroa da bera eta gertatutakoa ezkutuan mantentzeko presioak jasan dituen arren, erasoa salatzea erabaki du.

Jarraitu irakurtzen

Ijito eta feminista

Mikel Garcia Idiakez / 2016-04-11 / 484 hitz

Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez.

Jarraitu irakurtzen

Nanoteknologia

Oier Lakuntza / 2016-04-07 /320 hitz

Muturreko tamainak deigarriak izan dira beti gizakiarentzat. Horren adierazgarri dira gaur egun abian diren hainbat eta hainbat ikerketa lerro. Izan ere, muturreko tamaina horietan ez ohiko propietateak agertzen dira, eta horrek ikerkuntzarako leiho bat irekitzea dakar. Nanoteknologia ere horietako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ez dut arrautzarik jaten?

Ion Cerezo / 2016-04-02 / 383 hitz

Atsedenaldi luze baten ondoren, berriro ere hemen idaztera animatu naiz. Zeri buruz idatz nezakeen pentsatzen nenbilela, lagun bat etorri zait ea arrautzarik zergatik jaten ez ditudan galdezka. Egia esan, beganoa zarela esaten duzun oro, beti dago arrautzen gaia ateratzen duen norbait. Baina… oiloak aske bizi dira, ez? Arrautzek sufrimendua dakarte? Horren harira, hau idaztea pentsatu dut, erantzuten dudanaren laburpen formal bat edo idatziz.

Jarraitu irakurtzen