Heriotza salbazio

Ane Irazabal / 2018-10-18 / 777 hitz

Beren buruaz beste egiten saiatzen diren asilo eskatzaileen kopurua hazi egin da Greziako Lesbos uharteko Moria atxikitze gunean. Askok bi urte daramatzate inoiz iristen ez den babes politikoaren ziurtagiriari itxaroten.

Jarraitu irakurtzen

Herritar gehienek «ikuspegi irekia» dute errefuxiatuei buruz

Ibai Maruri Bilbao / 2018-10-18 / 340 hitz

Ikuspegi behatokia immigrazioari buruzko iritzia neurtzen hasi zenetik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurten dago «tolerantzia» handiena. Jarrera asimilazionista egonkortu da.

Jarraitu irakurtzen

Himalaiaraino iritsi da jendetza

Ainhoa Larretxea Agirre / 2018-10-17 / 960 hitz

Orain arte ohikoak ziren Nepal inguruko mendietarako trekkingak. Orain, bidaia horiei 8.000 metroko mendi tontorretarako bidaia antolatuak gehitu zaizkie. Gero eta enpresa gehiagok antolatzen dituzte horrelako bidaiak, eta jende anitz dabil mendian horrelako espedizioetan.

Jarraitu irakurtzen

Javier Galapero eta Maitane Nieto. Bidaiariak:«Bi mundu ezberdin dira irudietan ageri dena eta benetako errealitatea»

Amaia Ramirez de Okariz / 2018-10-17 / 627 hitz

Ghanako Azizakpe irlan egon dira Nieto eta Galapero, umeei igeri egiten irakasten, Akoma gobernuz kanpoko erakundearekin. Argazki eta hitzen bidez, bidaia azaldu dute.

Jarraitu irakurtzen

Ezin arbelean idatzi: ‘Alardea’

Arantxa Iraola / 2018-10-10 / 1165 hitz

Irailaren 8an, atzo hilabete, Hondarribian ikur beltz eta txistu artean desfilatu behar izan zutenetako batzuk dira: gazteak, Jaizkibel konpainiaren hats berria. Arbuio mezuak ez zaizkie arrotzak; lehendik ere atzeman dituzte. Eskolan-eta gutxiengo sentitu dira usu, eta ez dute erarik izan gaiaz solastatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Euskal irakurleak?

Xabier Etxaniz Erle / 2018-10-09 / 592 hitz

Euskal Literatura? izeneko iritzi artikulua argitaratu zuen aurreko igandean Juanjo Olasagarrek; bertan euskal literaturari buruz hogei urteko gazte baten ezagutza eza komentatzen zuen. Harrigarria bada ere, lagun horrek, ezta bere lagunek ere, ez zuten Jon Mirande ezagutzen. Harrigarria izan beharko litzateke ere Irakasle ikasketak egiten dituzten ikasleek Atxagaren haur liburuak ez ezagutzea edo poesia irakurtzen ez jakitea… baina hala da.

Jarraitu irakurtzen

Euskal Literatura?

Juanjo Olasagarre / 2018-10-07 / 646 hitz

Abuztuan erabaki nuen zutabe honen gaia; eta, hartara, Maialen Berasategi, Rikardo Arregi eta Jon Alonso aurreratu zaizkit Hirudia sailean. Mediterraneo bazterrean nengoen, bermuta eskuetan konpainia noblean; eta bai, izan zen prediku, izan zen solasa. Nire konpainia nobleak 20 urte inguru ditu eta ikasketa ibilbide osoa gure nazioko lurralde hegemonikoko eskola publiko euskaldunean egina da, ez dut esango zein motatakoan. Nire inozenteenean galdetu nion mutil horri ea Jon Mirande ezagutzen zuen; ezezkoa egin zidan zertaz ari nintzen ezin iragarririk.

Jarraitu irakurtzen