Garbitu. Zentrifugatu. Internet suntsitu.

Edu Lartzanguren / 2016-10-28 / 1060 hitz

Inoizko zibererasorik handienetakoa egin zuten duela astebete, Internetera loturiko milaka etxetresna bahituta. Nork egin duen ez dakite, baina gauza bat ziurra da: indar erakustaldi bat besterik ez zen izan, eta edonoiz egin ahalko dute berriz, Gauzen Internet behar zuena ‘Kakaren Internet’ bihurtu baita. Jarraitu irakurtzen

Erregistroak bereizi ezinik

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 1362 hitz

Bidea egiten ari da pixkanaka. Mende erdi betetzear dago euskara batua sortu zutela, eta ezin ukatuzkoa da pauso handiak eman dituela ordutik. Ohiko erabilerako hizkuntza bihurtu da hainbat eremutan eta erregistrotan. Ez zen bide erraza izan; desadostasun handiak agertu ziren, batez ere euskara batutik urrunen dauden euskalkietan. Zauriak ari dira ixten pixkanaka. Gaindituak dirudite eztabaida batzuek: biek, batuak eta euskalkiek dute tokia. Baina bien arteko harremana erabat argitu gabe dago oraindik: bakoitza noiz erabili, eta nola. Iritzi ezberdinak daude egoerari buruz.

Jarraitu irakurtzen

Nola eraiki hiztun osoak

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 959 hitz

Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki behar du.

Jarraitu irakurtzen

Bigarren batasun bidea: Euskalkiak

Garikoitz Goikoetxea / 2016-10-23 / 1066 hitz

Aldatzen ari da mapa. Orain 250 urte egin zuen euskalkien lehen mapa Bonapartek. Koldo Zuazok egin ditu azkenak, eta uste du bateratze bidean sartuta daudela euskalkiak. Zatiketa bat sumatzen ere ari da: Hegoaldea eta Iparraldea. Beste batasun bide bat proposatu du: tokiko estandarrak egitea.

Jarraitu irakurtzen

Euskaratik sortutako hizkerak

Lander Muñagorri Garmendia / 2016-10-20 / 962 hitz

Harreman komertzialak izateko hizkera ugari sortu izan dira, baita oinarrian euskara zutenak ere. Balea arrantzaleek bi sortu zituzten Islandia eta Ternuako herritarrekin hitz egiteko; Asturiasko teilagileek xiriga garatu zuten euskaldunekin hitz egiteko; eta ijitoek, berriz, erromintxela.

Jarraitu irakurtzen

Semaforoa, anbar koloreko

Ibai Maruri Bilbao / 2016-10-19 / 746 hitz

Ikusmen urritasuna dutenak, mugitu, mugitzen dira hirian, baina ez behar besteko segurtasunez. Aukera Barriak elkarteak Bilbon aurkitu dituen trabak salatu ditu.

Jarraitu irakurtzen