Haurren amets fabrikatzaile

Gorka Erostarbe / 2016-09-29 / 965

Umetan musika jaso zuen; edo iritsi zitzaion behintzat. Eta indarrak iraun dion artean musika eman du. Eman die haurrei. Eta haiei emanez baita gainerakoei ere; haur haiek heldu bihurtu baitira, edo, bestela, haurrekin batera helduek ere entzuten baitituzte kantuok. Zein euskaldunen belarrietara ez zen iritsiko, aldez edo moldez, Jon Braun, Txiki txiki txikia edo Jolasean nenbilen —batzuk aipatzearren— kantuen oihartzunik, doinu eta hitzik. Kantuz kantu sortu eta zabaldu zuen kantutegi oso bat; haurren ametsak fabrikatu zituen, eta iruditeria oso bat ehundu zuen. Atzo hil zen Imanol Urbieta musikari, musika irakasle eta pedagogoa (Zarautz, Gipuzkoa, 1934ko martxoaren 10a-2016ko irailaren 28a), jaioterrian, 83 urte zituela.

Jarraitu irakurtzen

Carme Junyent, hizkuntzalaria: «Gaur egun ez dago elebakar izaterik»

Jon Rejado / 2016-09-27 / 563 hitz

Gaelera, Irlandatik; lenkera, Erdialdeko Amerikatik; hokkienera, Asiako hego-ekialdetik… Asko dira Hitz adina mintzo zikloak Gasteizera ekarriko dituen hizkuntza gutxituak. Aurreko astean hasi zuen zikloak bidea, Oihaneder Euskararen Etxean. Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitatean lan egiten duen hizkuntzalariak (Masquefa, Katalunia, 1955) hasi zuen ikasturtea, Nola akatzen dira hizkuntzak hitzaldiarekin. Jarraitu irakurtzen

Hezur, haragi eta burdinazkoak

Iñaki Lasa Eturia / 2016-09-26 / 1124 hitz

Birala bihurtu da irudia: Jonathan Brownlee pot eginda Cozumelgo (Mexiko) triatloia irabazteko 700 metro falta zaizkiola, zabuka, zutik iraun ezinik; atzetik Alistair anaia iritsi, Jonathan lepoan hartu, helmugaraino arrastaka eraman, eta bultzada bat eman, lasterketa bere aurretik bigarren postuan amai dezan —Henri Schoemanek irabazi zuen—. Askorentzat, anaitasun hunkigarria muturreko egoera batean, epikoa, heroikoa; beste hainbatentzat, gaizki ulertutako kirol legea, arriskutsuegia eta lehiakorregia, legez kanpokoa.

Jarraitu irakurtzen

Galdu zena ondare bihurtzeko

Bidatz Villanueva Etxague / 2016-09-21 / 984 hitz

Iraganeko bizitza itxuratzean datza paleoartea. Datu zientifikoetatik abiatuz, ahalik eta era zehatzenean birsortzen dituzte desagertutako izakiak. Lan bakartia da, eta ezezaguna gizartearen gehiengoarentzat, baina ezinbestekoa zientzialariek aurkitutako aztarnen informazioa gizarteari helarazteko.

Jarraitu irakurtzen

Ramon Barea, aktorea: «Behingoz ausardia egon da zinema euskaraz filmatzeko»

Antzerki gizona da batik bat Ramon Barea (Bilbo, 1949), eta hura egiten zaio aktorearen eremu «naturalena». Zineman, ordea, ibilbide luze eta arrakastatsua egin du. «Jubilatzeko adinean» dago, baina ez du erretirorako asmorik. Gaur emango diote euskal zinemaren Zinemira saria, nahiz eta, lan kontuak direla medio, ezin izango den Donostian egon.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeon gorputza gudu-zelai

Tere Maldonado / 2016-09-20 / 729 hitz

Egun gutxiko tartean, bi albiste harrigarri ezagutzeko parada izan dugu. Ustez ohituretan oso aurrerakoia den Frantzian izan dira bi gertakizun larriok. Lehenengoan, Nizako hondartza batean, lau gizon armatuk (lau poliziak, alegia) emakume bat larrugorritzera behartu zuten edo, behintzat, jantziak arintzera, arropa gehiegi zeramatzalakoan; gizonak zutik, emakumeari begira, azken hori hareatan eserita, alboan alaba negar batean zeukala. Bestean, Frantziako bertako beste puntako kostaldean, pertsona talde batek kristoren jipoia eman zion topless egiten zegoen emakume bati, hori ere senar eta seme-alabekin zegoela. Senarrak ezin izan zuen emaztea lagundu, bera ere kolpatu baitzuten eta asko baitziren erasotzaileak. Hedabideek kontatu zutenaren arabera, «basatia» izan zen erasoa. Suposatzen dut kasu horretan ere seme-alabek negar egingo zutela.

Jarraitu irakurtzen

Mikroorganismoek ez dute moralik

Ana Galarraga / 2016-09-18 / 332 hitz

Mikroorganismoak amoralak dira, ez dira bereizten on eta gaiztoen artean. Baieztapen hori deigarria izan daiteke askorentzat, azkenaldian nahiko zabalduta baitago bakterioak onuragarriak direla, bereziki hesteetan bizi direnak. Hain zuzen, horretan oinarritzen dira jogurt-ekoizle asko, adibidez, haien produktuak onuragarriak direla aldarrikatzeko.

Jarraitu irakurtzen