Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen gida

Topatu.eus (cc-by-sa) / 2016-01-10 / 187 hitz

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen gidak autogestio mugimenduarentzat tresna bat izan nahi du, dauden proiektuak bistaratzeko eta eskaintza alternatiboa antolatzen laguntzeko.

Jarraitu irakurtzen

Mugarik gabeko itsasoa: Sorosle euskaldunak Lesbosen laguntzen

Zarauzko eta Orioko sorosle talde bat Lesbosen ibili da abenduan errefuxiatuei laguntzen, eta astelehen honetan berriro itzuliko dira hilabete baterako.

Jarraitu irakurtzen

Ipuinlari: Ipuinak sortzeko app berria

ekintech / 2016-01-04 / 103 hitz

Ekintech Smart Solutions izeneko enpresak kaleratu berri du ipuinlari ipuinak sortzeko app berriaIpuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.

Jarraitu irakurtzen

Mapillary: Gure ingurunea argazkitan erakusteko aplikazioa

Gari Araolaza / 2015-12-10 / 224 hitz

Googlek StreetView-ren antzera, badago alternatiba irekiago bat, Mapillary izenekoa. Googleren aplikazioaren kasuan, auto berezi batzuek dira kale guztietatik pasatu eta 360ºko ikusmiran argazkiak ateratzen dituztenak. Mapillaryren kasuan, guk geuk dugu argazkiak ateratzeko aukera.

Jarraitu irakurtzen

Nerea Mujika (Durangoko Azoka): “50. urtemuga borobila izan da”

anboto.org / 2015-12-09 / 738 hitz

Nerea Mujika pozik agertu da azokaren balorazioa egiterakoan: “Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira jarria”. Ildo horretatik, Mujikak transmisioaren beharra nabarmendu du. “Durangoko Azokarentzat eta euskal kulturarentzat ezer estrategikorik badago, hori belaunaldi berrietako euskaldunak zaletasunaren, sorkuntzaren eta eragiletzaren ardatzean ipintzea da; parte hartu, parte izan eta parte eman dezaten. Zale berriak, sortzaile berriak eta eragile berriak behar ditugu”.

Jarraitu irakurtzen