Ruandako genozidioak 25 urte. testigantzak:«Jendeak ordaindu egiten zuen tiroz hil zitzaten eta ez aihotzez»

Kristina Berasain Tristan / 2019-03-17 / 2310 hitz

Ruandako gerra zibilaren eta genozidioaren bost lekukorekin elkartu da BERRIA; Euskal Herrian bizi diren bi ruandar, eta han bizi izandako hiru euskaldun. Denek eman dituzte garai hartako testigantza latzak. Matxeteen genozidioa izan zen.

Jarraitu irakurtzen

Ekintzaile gazteen ikur

Iñaki Petxarroman / 2019-03-16/ 367 hitz

Hamabost urte zituela, iaz, Stockholmen inoiz izandako udarik beroenaren erdian, zerbaitek egin zion krak Greta Thunbergi (Stockholm, Suedia, 2003) barruan. Abuztuaren 20a zen, eta Suediako Parlamentuaren atarian esertzea erabaki zuen «Eskola greba klimaren alde» zioen karteltxo batekin. 

Jarraitu irakurtzen

Martxoak 15: Mobilizazioak aldaketa klimatikoaren kontra

Jaione Dagdrommer / 2019-03-14 / 468 hitz 

Martxoaren 15ean, mobilizazioak deitu dira klima aldaketa eragiten ari diren politiken aurka. Europako ikasle mugimendutik bultzaturiko mobilizazio hauek Euskal Herrira ere iritsi dira.

Jarraitu irakurtzen

E-makume batzuk

Edurne Larraza / 2019-03-14 / 684 hitz

Martxoaren 8a, emakumearen eguna, pasa berri da eta haren aurretik pasa zen ere otsailaren 11a, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna. Azken egun horren harira,UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedrakNire alabak ingeniaria izan nahi du” bideoa kaleratu zuen. 

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna?

Ane Miren Etxaniz / 2019-03-08 /306 hitz

Emakume langilearen nazioarteko eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da. Egin dezagun atzera baina, eta ikusi zergatik ospatzen den gaurko egunez eta zeren omenetan.

1908an lan eskubideen alde

1908ko martxoaren 8an, 120 emakume langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten.

1910ean proposatu

1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zen. Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren 100 emakume baino gehiagok.

1911an lehena

Aurreko urtean egindako proposamena onarturik, Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 19an izan zen orduan. Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala.

Triangleko sutea

Lehen aldarrikapen haien ostean, martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean, 146 langile, horietatik 123 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian. Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri.

1913 eta 1914

Errusiako emakumeek otsaileko azken igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.

1917ko Errusia

Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien.

Martxoaren 8a

Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.

Kalean baloiarekin jolastu ahal izatearen alde; futbolzentrismoaren aurka

Jon Torner Zabala / 2019-02-28 / 478hitz

“Baloia, azkenean ere, Bartzelonako kaleetara itzuli da”, irakurri dugu Panenkaaldizkariaren webgunean. “Bartzelonako Udalak bertan behera utzi du kalean baloiarekin jokatzea eragozten zuen debekua. Ume askok irri egiten du berriro ere”.

Jarraitu irakurtzen

Gezur berdea

Mikel Uriguena Ruiz / 2019-02-21 / 390 hitz

Kafe kapsula konpostagarriak atera ditu Bizkaiko enpresa batek. George Clooneyk iragartzen duen makina horrekin erabili beharreko kapsulak 3 hilabeteren buruan deskonposatu egiten omen dira organikoen ontzira botaz gero. Hori entzun dut irratian. Natura eta ingurugiroarekiko errespetuak bultzatu ei du enpresa hau horrelako kapsulak diseinatu eta merkaturatzera. Kafe bat hartu nahi duzun bakoitzean metalezko pote bat kontsumitu behar izateari astakeria deritzodalako iruditu zait berri ona hasieran. Ni bai inozoa ni.

Jarraitu irakurtzen