Eider Rodriguez idazlea: «Nolabait humanoa den alde hori saritu dela sentitu dut, eta poztu nau»

Itziar Ugarte Irizar / 2018-10-02 / 505 hitz

Duela urtebete amaitu zuen liburu saritua idazten, eta dagoeneko ipuin-bildumaz zer esan ez dakiela aipatu du Eider Rodriguezek (Errenteria, Gipuzkoa, 1977). Aurreko lanetik zazpi urteren ostean plazaratu zuen Bihotz handiegia, iragan azaroan, eta bide arrakastatsua egin du ordutik hona.

Jarraitu irakurtzen

Espainiako Haur Literatura saria, Juan Kruz Igerabideri

Amagoia Gurrutxaga Uranga / 2018-09-28 / 282 hitz

‘Abezedario titirijario (letren txotxongiloa)’ liburuagatik saritu dute. Epaimahaikideek idazlearen hizkuntza poetikoa nabarmendu dute

Jarraitu irakurtzen

Espermatozoide matxoaren mitoa

Ana Galarraga / 2018-09-28 / 318 hitz

Sexu bidezko ugalketan, une gorenetako bat da ernalketa, hau da, obulua eta espermatozoidea batzen direnekoa. Berez, une bat baino gehiago prozesu bat da, eta, hura azaltzeko, oso ohikoa da tonu epikoa erabiltzea, baita (edo batez ere) gizakion ugalketan ere. Adibidez: «Eiakulazioan, espermatozoide-zorrotada bat isurtzen da zain dagoen obuluarengana. Espermatozoide-oldea igerian doa harengana; bidean espermatozoide ahulenak bazterrean geratzen dira, eta espermatozoide onenak baino ez dira iristen helburura. Bakarrak lortuko du obuluarekin bat egitea».

Jarraitu irakurtzen

Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Imanol Epelde / 2018-09-27 / 158 hitz

Gaur egun, jakin daiteke (jakin dezakegu) ikasleek ikastetxeko ordenagailuetan eta tabletetan zer idazten duten, zein gune bisitatu dituzten. Gaur egun, iragarri daiteke, ikasle batek etorkizunean ikasketak utziko dituen edo ez. 

Jarraitu irakurtzen

Etxe berriak prest dituzte

Edurne Elizondo / 2018-09-21 / 553 hitz

Gau saguzar ertainak zuhaitz zaharrak maite ditu bere etxe bilakatzeko. Ez edozein zuhaitz zahar, halere. Bereziki gustuko ditu hiri eta herrietako parkeetan daudenak. “Horrek ekarri du animalion populazioak behera egitea”. Juan Tomas Alcalde biologoarenak dira hitzak. Azaldu du hiri eta herrietako parkeetako zuhaitz zaharrak moztu egiten dituztela, herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz; ondorioz, saguzarrak etxerik gabe gelditzen dira.

Jarraitu irakurtzen