Bertako esnea erostera Mercadonara joan behar dut? ETB2ren sustapen kanpaina estalia

Estitxu Izagirre / 2017-12-02 / 463 hitz

ETB2k abenduaren 10ean, igandea, goizeko 11:16an “La leche de nuestra tierra” izeneko programa eman zuen. Berau ikusten ari ginela ahoa bete hortz gelditu ginen:

Jarraitu irakurtzen

Ikusleak partaide behar du izan

Eihartze Aramendia Iparragirre / 207-12-13 / 1220 hitz

Baztandarren Biltzarra elkarteak ultimatuma eman du: laguntzaileak ez baditu lortzen, jaia bertan behera geldituko da. Jendeak festa bai baina antolaketa lanetan ez duela aritu nahi diote. Ez dira egoera horretan dauden bakarrak. Bada, ordea, desagertzeko zorian egon eta indartuta atera denik.

Jarraitu irakurtzen

Bada euskaraz bizi nahi duen Erribera

Kattalin Barber / 2017-12-08 / 564 hitz

Euskararen aurkako mezuak aspaldiko kontua dira Erriberan. Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak banatu zituzten otsailean, adibidez, eta behin baino gehiagotan agertu dira euskaraz idatzitako bide seinaleak ezabatuta. Azkena, Castejongo sarreran. Eraso horrek Erriberako Elkarte Ezkertiarraren haserrea piztu du. Euskararen aurkako “fobia” eta zenbait pertsonak eta taldek euskararen kontra duten jarrera salatu du berriki Erriberako elkarteak.

Jarraitu irakurtzen

Tailla handiko modeloen iraultza

Gaztezulo / 2017-12-13 / 140 hitz

‘Lentzeriaren gerlariak’ ezizena dute, eta kolore, tamaina eta forma guztietako neskek osatutako modelo taldea dira; New Yorkeko Times Square inbaditu dute, Victoria’s Secret markak bultzatzen dituen modelo moten aurka protesta egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Xila Pihlstrom eta Mika Marenk. Suomitar elkarteko kideak: «Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago»

Maite Alustiza / 2017-12-12 / 603 hitz

Sorreratik, Suomitar elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan da, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira bietan Pihlstrom eta Marenk finlandiarrak. Ospakizunetan dabiltza.

Jarraitu irakurtzen

Ilusioa benetako oholtzan

Iker Tubia / 2017-12-12 / 1066 hitz

Berriak ez badira ere, hologramei bestelako erabilerak ematen hasiak dira. Japoniako abeslari arrakastatsuenetako bat holograma bat da: Miku Hatsune. Arte eszenikoetan ere ari dira sartzen horrelakoak, baita robotak ere. Ilusioa eta errealitatea elkarrekin dantzan.

Jarraitu irakurtzen

‘Guernica’ Gernikara, askatasuna Euskal Herrira

Jon Argitxona / 2017-12-05 / 702 hitz

Picassoren Guernica izan daiteke gaur egun mundu mailako koadrorik ezagunenetakoa, eta agian gehien errepikatzen dena etxe, bulego eta kaleetan; manifestazio ugariren pankartetan ere ikusten dugu maiz. Arte bikaina eta erreibindikazio aurrerazaleak ordezkatzen ditu, eta balio sinboliko handia bereganatu du, zalantzarik gabe. Gaur bertan zabaltzen da Bilbon erakusketa, Madriletik ekarria, Picasso, todos los viajes del Guernica izenekoa.

Jarraitu irakurtzen