Haizeak ez du eraman

Urtzi Urkizu / 2018-05-08 / 943 hitz

Liburu batean jaso dute Tolosako Boinas Eloseguiren 160 urteko historia. Munduko hizkuntza askotan, txapelak «euskal» laguntzailea du, atzetik edo aurretik, nahiz eta jatorriz Euskal Herrikoa ez izan. Adituek diote sakon aztertu beharko litzatekeela nola egin den identifikazio hori.

Jarraitu irakurtzen

Gernika. Gezurraren kedarra bizirik dago

Urko Apaolaza Avila / 2018-04-29 / 770 hitz

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena iaz izan zen, aurtengoa beste apirilaren 26 bat da beraz, haatik garrantzirik ez dute galdu sarraski hura gogoratzeko ekitaldiek. Gernikako herri ekimenak programazio zabala osatu du eta aurten ere lotu ditu 1937ko krimena eta gaur egungoak, gogoraraziz armagintzan dugun inplikazioa eta gerrak “hemen” hasten direla. Sinbolismoz beterik dagoen eta hotzikara sortzen duen sirenaren soinua entzungo dugu berriz ere, eta orain aste batzuk, astelehen odoltsu hartako merkatu eguna antzeztu dute herritarrek, besteak beste.Oroimena bizirik mantentzea ezinbesteko zaigu zortzi hamarkada geroago, beste batzuek zabaldutako gezurraren kedarra ere bizirik dagoelako oraindik.

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean derbia, igandean auzolana

Maialen Lizarralde / 2018-04-18 / 376 hitz

Badago euskal matriarkatua bezain errotuta dagoen mito bat gure iruditerian: auzolanaeta honen izaera euskaldun, berezi eta apartekoarena. Mito honen arabera, tradizio bitxi eta oso euskalduna da lankidetza sistema hau, non komunitate batek doako lanaren bidez denentzako onuragarria den zerbait egiten duen.

Jarraitu irakurtzen

Iraultza karrikan zegoen

Edurne Elizondo / 2018-04-18 / 665 hitz

Gaizkiletzat. Halakotzat hartzen zituen homosexualak Alferren eta Gaizkileen Legeak. Hitzaren erabilera horri buelta eman nahi izan dio Patricia Arangurenek Maleantes. Genealogía de la lucha LGTB en Navarra (Gaizkileak. Nafarroako LGTB borrokaren genealogia) izenburuko proiektuan. Memoria historikoa lantzeko ekinaldi bat da; 1980ko eta 1990eko hamarkadetan LGTB kolektiboak Nafarroako karriketara eraman zituen leloak eta aldarrikapenak gogora ekarri nahi ditu, eta orduko lan egiteko moduak aztertu. Egindako bidean atzera begiratu nahi izan du Arangurenek, orain arteko urratsek protagonista izandakoen ekarpena mahai gainean jartzeko.

Jarraitu irakurtzen

Apustuen herria

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-04-18 / 956 hitz

Jokorako tradizioa aspaldikoa da Euskal Herrian, eta oso hedatua dago. Jose Antonio Azpiazu antropologoaren ustez, ohoreari, indarrari eta ausardiari garrantzi handia ematen zaio, eta horrek pizten du dema. Kirolariek, berriz, uste dute apustuak herri kirolen pizgarri direla. Ziur dira etorkizunean zaletasunak eutsi egingo diola.

Jarraitu irakurtzen

Jose Ramon Olarieta: “Transgenikoak ez ditugu ezertarako behar”

Kattalin Barber / 2018-04-06 / 706 hitz

Transgenikoen “itzalak” jaso ditu Jose Ramon Olarietak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) Transgénicos: ¿De verdad son seguros y necesarios? Evidencias científicas que llaman al principio de precaución izenburuko bere liburuan. Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Edafologiako irakaslea da Lleidako Unibertsitatean.

Jarraitu irakurtzen