Eskopetarien jomugan

G.Goikoetxea / 2015-10-23 / 947 hitz

Urte eta erdi besterik ez zeukan. Iazko maiatzean, Ondarroan (Bizkaia) jarri zioten eraztuna, artean habian zegoela. «Gipuzkoara mugitu zen gero; seguruenik, datorren urtean kumeak izateko ari zen leku bila», azaldu du Aranzadi zientzia elkarteko ornitologia arduradun Juan Arizagak. Iazko maiatzean Ondarroan eraztuna jarritako belatz handia larri zaurituta aurkitu zuten ostiral goizean Ormaiztegin (Gipuzkoa); tirokatu egin zuten. Arrano Etxera eraman zuten, baina arratsaldean hil zen. Espezie babestua da belatz handia, eta irmo salatu du hilketa hori Aranzadik. Ohartarazi du ez dela salbuespena: aurreko zortzi urteetan, Gipuzkoan soilik, tirokatutako 421 animalia heldu dira babes zentroetara. Ia guztiak, legez kanpoko ehiztariek tirokatu eta gero.

Jarraitu irakurtzen

‘Fracking’-ak ugalketa zaildu eta eragozten du

Juanma Gallego / 2015-10-18 / 478 hitz

Disruptore endokrino deritzen konposatuak lurraren erraietatik hidrokarburoak ateratzeko erabiltzen diren produktu kimikoetan agertzen dira, besteak beste. Orain, laborategian egindako ikerketa batek agerian utzi duenez, konposatu horiek arratoi arren hazi kopuruan eta testosterona mailetan eragina dute. Datuak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ikertzaileek kaleratu dituzte asteon Endocrinology aldizkarian. Adituek petrolioa eta gasa ustiatzeko prozesuan erabili ohi diren 24 konposatu kimiko aztertu dituzte, eta horietatik 23k hormonen funtzionamendu normalean kalteak sor ditzaketela atzeman dute. «Konposatu horiek estrogenoak, androgenoak, progestagenoak, glukokortikoideak eta tiroidea hormona jotzeko gai dira», azaldu du ikerketa horren arduradun nagusi Susan Nagel doktoreak. Missouriko Unibertsitatean (AEB) dihardu.

Jarraitu irakurtzen

Eskoletatik eta baserrietatik alternatibak eraikiz

EHNE Bizkaia eta Steilas  / 2015-10-14 / 633  hitz

Pasa den irailaren 10ean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte sailburua 2014-2015 ikasturtearen hasiera-ekitaldian izan ziren, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekitaldiari hasiera emateko, Mercedes Renobales katedratikoak inaugurazio-hitzaldi bat egin zuen. Hitzaldi magistralaren izenburua ezinago adierazgarria da: «Transgenikoak, zergatik ez?». Hitzaldiaren ostean, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta lehendakariak berak hitza hartu zuten, eta bi-biek normaltasunez onartu zuten Renobalesen hitzartzea, zeina ez baitzen, inondik ere, neutrala izan.

Jarraitu irakurtzen