Arrakasta?

Jokin Labaien / 2018-04-17 / 298 hitz

Agustin Gomez Wallapop aplikazioaren sortzaile eta zuzendari nagusiaren elkarrizketa iritsi zait, paperean, eskuen artera. Titular deigarri batek lotu dizkit begiak testura: «Hasi ginenean, galtzaile batzuk izango ginela uste genuen». Ez da hala izan, enpresagintzan arrakastaren dominak banatzen dituzten balioen arabera. Bigarren eskuko gauzak saldu eta erosteko aplikazioak aparrak bezala egin du gora, azkenaldian. Agian, zuk ere deskargatuko zenuen aplikazioa zure telefonoan.

Jarraitu irakurtzen

Partekatzea bizitzea ei zen

Nerea Ibarzabal / 2018-04-13 / 384 hitz

Sare sozialen baten parte baldin bazarete, nabarituko zenuten azken opor egunotan, ohartzeke ia, badakizuela zuen inguru hurbileko eta ez hain hurbileko jende guztia non egon den, zeinekin eta zertan. Behin bi hitz gurutzatu zenituen tipo batek Zarautzen arraina afaldu duela dakizu; oso zoriontsua dirudien baina gehiegi inporta ez zaizun beste bikote bat Islandian egon da; zure bizilagunak urteko lehenengo bainua hartu du, eta bideoa erakutsi dizu bere perfilean. Eta zuk ikusi.

Jarraitu irakurtzen

Jose Ramon Olarieta: “Transgenikoak ez ditugu ezertarako behar”

Kattalin Barber / 2018-04-06 / 706 hitz

Transgenikoen “itzalak” jaso ditu Jose Ramon Olarietak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) Transgénicos: ¿De verdad son seguros y necesarios? Evidencias científicas que llaman al principio de precaución izenburuko bere liburuan. Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Edafologiako irakaslea da Lleidako Unibertsitatean.

Jarraitu irakurtzen

«Iditarod» lasterketako txakurrak

J.I. Perez eta M.B. Urrutia / 2018-04-12/ 537 hitz

Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. «The Copper Basin 300» da horietako bat, horri buruz aritu gara aurreko atalean. Beste bat Iditarodizenekoa dugu; lasterketa ezagunena da eta; seguru asko, gogorrena ere bai.

Jarraitu irakurtzen

Adingabeen erdiak teknologia neurriz kanpo erabiltzen du

Gazteberri / 2018-03-28 / 463 hitz

Asko dira Interneten erabilera oker batek gazteengan sor ditzakeen arazoak. Adituen ustez, pantaila aurrean denbora asko emateak gainestimulazioa eta arretaren dispertsioa eragiten du. Kasu larrienetan, gehiegizko erabilerak menpekotasuna eragin dezake eta, horrekin batera, arazo larriak sozializazioan.

Jarraitu irakurtzen

Homeopatiak alfonbra azpian ezkutatzen zuena

Josu Lopez-Gazpio / 2018-04-10 / 637 hitz

Urtero bezala, gaurko egunez Homeopatiaren Eguna ospatzen dute homeopatia zaleek, Samuel Hahnemannen jaiotzaren 263. urteurrenean. Hahnemann kimikari eta mediku alemaniarra izan zen, hain zuzen ere, homeopatiaren asmatzailea. Aurten, gainera, ospakizuna egun aproposa da homeopatiari buruzko azken datuak eta berriak eguneratzeko; izan ere, CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak otsaileko barometroan osasunari eta terapiei eskaini zien galdera-sorta bat eta horrek homeopatia zaleak aztoratu ditu.

Jarraitu irakurtzen