Ikasgaiak ezabatuko dituzte Finlandian

Mikel Garcia Idiakez / 2015-12-14 / 159 hitz

Eskola-orduak materiaka eta ikasgaika banatu ordez, gaitasunak ikuspegi globalagotik proiektuka eta egoera errealetan oinarrituta landuko dituzte ikasleek Finlandian, 2016tik aurrera.

Jarraitu irakurtzen

Jostailu bana jolas bererako

Maite Asensio Lozano / 2015-12-13 / 1.084 hitz

Olentzerori oparia eskatzeko liburuxka hartu du haurrak, eta marrazkiei erreparatu die: mutikoak ageri dira abenturazko pertsonaiekin jolasean, baloiarekin, edo gazteluak eraikitzen; neskatoak, berriz, sukaldetxoan, umeak zaintzen, edo panpinekin. Haurrak 3 urte baino ez ditu, baina dagoeneko identifika dezake bere burua liburuxkan agertzen diren bertze umeekin. Orriei banan-banan begira, jolastuz hasi da ikusten mutilei dagokiela ausardia; eta neskei, berriz, sentimendua. Gizonek eraikitzen dituztela etxeak, eta emakumeek, berriz, ingurukoak zaindu. Nahi gabe, jolastuz ari da genero rolak ikasten.

Jarraitu irakurtzen

Etxerako lanak eta heriotza

Edu Lartzanguren / 2015-12-04 / 1.121 hitz

Ohituraz edo curriculum osoa eman ahal izateko bidaltzen dituzte irakasleek etxerako lanak, nahiz eta ikerketa askok ondorioztatu duten ez dutela uste adinako onurarik ekartzen eta, gainera, kalterako ere izan daitezkeela. Eztabaida mahai gainean dagoela uste dute profesionalek.

Jarraitu irakurtzen

«Rapa mundu itxia da; orain zabaltzen ari da»

Pello  A. Zuazo / 2015-12-02 / 643 hitz

La Basu ezizenaz esaten diote rap munduan Elena Caballerori (Bilbo, 1983). Denbora batez geldirik egon den arren, aurten bakarlari gisa bueltatu da “Aire es vida” diskoarekin. Eskina Femenina proiektuaren arduraduna ere bada, eta Bazter Fest jaialdia antolatu du egunotan Bilbon. Sakoneko helburua: rapa egiten duten emakumezko artistak lagundu eta ikusgarri egitea.

Jarraitu irakurtzen

«Lehen pausoa eman dugu: bidegurutzera iritsi garela ohartzea»

Garikoitz Goikoetxea / 2015-12-02 / 917 hitz

Euskararen biziberritzea aldaketa prozesuan dagoela uste du Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Berrikusi eta berrikasi dokumentua landu dutenetako bat da; Topagunearen altzoan elkartu dira hamar lagun, eta euskararen biziberritzeari buruzko gogoetak egin dituzte. Besteak beste, adostasun politikoa eta soziala lortzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute. Aukera badela dio Amonarrizek.

Jarraitu irakurtzen

Umeei ebatsitako jolas eremua

Ainara Arratibel Gascon / 2015-11-28 / 1.194 hitz

Kalea izan da umeen jolas gune handiena eta naturalena. Pixkanaka, ordea, kendu egin zaie jolastoki hori. Egun, kasu askotan, parkeetara mugatzen da, eta horiek ere ez daude haien beharren eta nahien arabera eraikita.

Jarraitu irakurtzen