Zorionez, matxoak asko gara oraindik

Mikel Garcia Idiakez / 2016-10-10 / 226 hitz

Ez al dituzte gizon guztiek euren konkistak haizatzen? Ez al da naturala gure balentriez apur bat fardatzea, maliziarik gabe? Geneetan daramagu, bestela zergatik hauspotu dute hainbeste gure txorta-jotzea whatsappez whatsapp, komentario jokosoz, txaloz eta emotikono ironikoz lagunduta, zergatik bilatu dute sarean zein den emakumea eta gustura aritu dira katxondeatzen? Kezka gutxi tiparekiko, eta orain marroia nik jan behar, zer eta gutxi batzuei erakusteko eta barre batzuk botatzeko bideoa grabatzeagatik. Pentsatu al du norbaitek nola eragin diezaiokeen honek nire irudiari, nire karrerari? Jainkoarren, Lehen Mailako futbolaria naiz! Emakume hori ez da inor; umiliatuko dutela? Gustura asko aritu zen ba, ederki gozatu zuen, eta bi jokalari profesionalekin gainera! Duela gutxi Italian neska batek bere buruaz beste egin zuela antzeko kasu baten ondorioz? Baina oraingo amek ez al diete esaten txintxo portatzeko, suarekin jolasteak erre zaitzakeela? Salaketa jarri dit eta bi delitu egin omen ditut, baimenik gabe intimitatean gertaturikoa grabatzea eta irudi horiek zabaltzea, baina lasai nago, pasako da guztia, ez naiz ez lehenengo ez azkeneko futbolari profesionala eskandalu sexualen batean harrapatu dutena eta beti atera dira onik, hemen futbolari ona izatea da inportanteena eta horrelako txikikeriak onartzen zaizkigu, gu ez gara edonor, negozioaren parte garrantzitsua gara, ziur zale gehienen babesa izango dudala; zelaian huts egiten badut, orduan bai, entzungo ditut txistuak. Zorionez, asko dira oraindik nik bezala pentsatzen dutenak, feminaziek xaxatuta batzuek zarata pixka bat atera duten arren.

Ez ukitu nire umea!

Mikel Garcia Idiakez / 2016-09-12 / 198 hitz

“Ume bati bere aitaren aurrean esan diot lurrera bota duen papera jasotzeko, eta mehatxua jaso dut bueltan. Ez dago irtenbiderik”, irakurri dut sare sozialetan. Haurren hazkuntza eta hezkuntza denon ardura dela aldarrikatzen dugu, baina errealitatean bestelako joera da nagusi.

Jarraitu irakurtzen

Himen nazionala

Miren Amuriza / 2016-09-07 / 174 hitz

Operazio kirurgikoetan ugarienetakoa ei da gaur egun himenoplastia, baginaren kanpoaldea inguratzen duen mintza berregitea. Himenak neskatilen genitalak babesten ditu nerabezaroan antigorputzak sortzen hasten diren arte. Orduan funtzioa galtzen du eta berez desegiten da, baita bestelako kontaktu eta praktika fisikoen eraginez ere (ez nahitaez koitoagatik). Paziente gehienak birjintasunak balio erantsia duen komunitateetakoak izan arren, ijitoak eta musulmanak kasu, geroz eta gehiago omen fetitxe sexualengatik edo bikotekideei «opari» hori egiteagatik operatzen direnak.

Jarraitu irakurtzen

Biderkatu da genero indarkeria pairatzen duten gazteen kopurua

Gazteberri / 2016-08-01 / 94 hitz

Adingabeen % 90ak indarkeria psikologikoa erabiltzen duela onartzen du

Anar Fundazioak Estatu mailan burutu duen ikerketaren arabera, genero indarkeria pairatzen duten adingabeen kopurua biderkatu egin da azken bosturtekoan. Aipatu fundazioaren arabera, kasu gehienetan erasotzaileak 18 urtetik gora izaten ditu. Jasotako datuen artean biktimen % 10,2 hamahiru eta hamalau urte bitarteko neskak direla azpimarratu behar da. Gainera, hainbat kasutan neska horien gurasoek ez zekiten bere alabek harreman bat zutenik.

Pasa den urtean soilik Anar Fundazioak 318 salaketa jaso zituen. Salaketa gehienek telefono eta sare sozialen bidez egindako kontrolarekin dute harremana. Jasotako salaketa gehienetan indarkeria edo kontrola egunero burutzen zen.

Emakumeen erdiak ez du gonarik janzten garraio publikoan eraso ez dezaten

Mikel Garcia Idiakez / 2016-06-20 / 163 hitz

Txistuak, komentario iraingarriak, jarrera desegokia, sexu eraso zuzenak… Emakumeen %87k jazarpena jasan dute metroan edo trenean, Frantziako Estatuko 6.000 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten arabera.

Jarraitu irakurtzen