Etxerako lanak eta heriotza

Edu Lartzanguren / 2015-12-04 / 1.121 hitz

Ohituraz edo curriculum osoa eman ahal izateko bidaltzen dituzte irakasleek etxerako lanak, nahiz eta ikerketa askok ondorioztatu duten ez dutela uste adinako onurarik ekartzen eta, gainera, kalterako ere izan daitezkeela. Eztabaida mahai gainean dagoela uste dute profesionalek.

Jarraitu irakurtzen

Ikasgelako debate bat Parisko atentatuez

Gorka Azkarate / 2015-11-17 / 471 hitz

Irakasle batek (Amelia Barquin) bota zuen erronka (Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin?) eta beste batek, Gorka Azkaratek, enbidoa onartu: egin egin du debate hori, eta kontatu egin du bere blogean.

Jarraitu irakurtzen

Zuzendu, mesedez

Martin Rezola Clemente / 2015-11-16 / 197 hitz

Alaba txikia haserre antzean etorri zaigu etxera. Notak eman dizkiete, eta euskaran 7,9 atera du bakarrik.-Nota ona da -esan diot-. Ez kezkatu. -Aita, si da nire hizkuntza! Saiatu naiz azaltzen baietz, bere hizkuntza dela… etxean, guraso eta ahizpen artean, baina ez amonarekin, osaba-izebekin, ezta ere ikastolako patioan, lagunekin, atletismoan, musikan, marrazketan…

Jarraitu irakurtzen

Unibertsitatea norbere etxean

Egoitz Gonzalez / 167zbka. – 2015/11 / 552 hitz

Internetek informazio asko eskuratzeko aukera ematen digu, baita araututako hezkuntza jasotzeko ere. Hala, dagoeneko posible da unibertsitateko titulazioa etxetik atera gabe lortzea.

Jarraitu irakurtzen

Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin? (Guraso, eta zuk zure seme-alabekin?)

abarquin.wordpress.com / 2015-11-15 / 583 hitz

Kulturarteko hezkuntza delakoa zer den eta zer ez den albo batera utziko dut oraingoan, baina zerbait baldin bada, bihar eta aste honetan Pariseko sarraskiaz gelan hitz egitea da. Bai, zure gelan.

Jarraitu irakurtzen

“Amatxo, ikastolako batzarra daukazu”

Asier Sarasua / 2015-11-12 / 236 hitz

Orain dela 20-25 urte, gazteak ginenean, pentsatzen genuen gu nagusitu ahala gizartea aldatzen joango zela (aldatzen joango ginela). Gizarte justuagoa, euskaldunagoa, berdeagoa, berdinagoa, izango genuela. Orain, umeak hazten ari garenean, konturatzen gara zelako gutxi aldatu diren hainbat kontu (gehienak); besteak beste, neska-mutilen arteko jarrerak eta rolak. Edo, asko aldatu badira ere, oraindik izugarri dagoela aldatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Euskal booktuberren lehen hazia landatzen hasi gara

Galtzagorri Elkartea / 2015-11-11 / 759 hitz

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara zerbitzuak euskarazko lehen booktube lehiaketa jarri dute martxan: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa. Bertatik sortuko dira euskarazko lehen booktuberrak eta Galdakao eta galdakoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen. Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako DBHko ikasleek (12-16 urtekoek) hartuko dute parte.

Jarraitu irakurtzen