Bigarren batasun bidea: Euskalkiak

Garikoitz Goikoetxea / 2016-10-23 / 1066 hitz

Aldatzen ari da mapa. Orain 250 urte egin zuen euskalkien lehen mapa Bonapartek. Koldo Zuazok egin ditu azkenak, eta uste du bateratze bidean sartuta daudela euskalkiak. Zatiketa bat sumatzen ere ari da: Hegoaldea eta Iparraldea. Beste batasun bide bat proposatu du: tokiko estandarrak egitea.

Jarraitu irakurtzen

Euskaratik sortutako hizkerak

Lander Muñagorri Garmendia / 2016-10-20 / 962 hitz

Harreman komertzialak izateko hizkera ugari sortu izan dira, baita oinarrian euskara zutenak ere. Balea arrantzaleek bi sortu zituzten Islandia eta Ternuako herritarrekin hitz egiteko; Asturiasko teilagileek xiriga garatu zuten euskaldunekin hitz egiteko; eta ijitoek, berriz, erromintxela.

Jarraitu irakurtzen

Hizkera sexista noiz darabilgun jabetzeko eta hori saihesteko tresna

Mikel Garcia Idiakez / 2016-10-10 / 244 hitz

“Andaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen”, “Arzallus eta Maialen ikusi ditut”, “neska batek bezala egiten duzu negar”… Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera berri du Steilasek.

Jarraitu irakurtzen

Guzien neurriko bunbuiloa

Iker Tubia / 2016-10-06 / 990 hitz

Princeton Unibertsitateak aholkua eman du generiko neutroa erabil dadin talde mistoei edo ezezagunei mintzatzeko. Euskara neutroa dela esan ohi da, ez duelako maskulino generikorik, baina, hizkuntza ongi aztertuz gero, berehala antzeman liteke patriarkatuaren eragina.

Jarraitu irakurtzen

Clara Martin. Ikerbasqueko ikertzailea BCBLn: «Elebidunen hizkuntz trataera eraginkor eta azkarragoa da»

Hizkuntza bat edo beste aktibatzeko elebidunek erabiltzen duten sistemari buruzko ikerketa batean hartu du parte Martinek. Horretan uste baino garrantzi handiagoa du ikusmenak.

Jarraitu irakurtzen

Hormek, ez entzunarena

Beñat Alberdi / 2016-09-29 / 1178 hitz

Jaiotzetik da gorra Leticia Ariznabarreta (Gasteiz, 1986). Ez du traba gisa sentitu, bizi proiektu bat garatzeko. Egun, denda baten dabil lanean. Bizi proiektu bat garatu ahal izan du, baina egunerokotasunean bizi ditu gorra izatearen ondorioak. Urritasunak berak sortzen dizkiolako ondorio horiek, egokitu gabeko gizartearen ondorio. Egoera horiek arintzeko kanpaina abiatu du Aspasor Arabako Gorren Senide eta Lagunen Elkarteak: Hormek hitz egiten dute, baina ez dute entzuten.

Jarraitu irakurtzen

Carme Junyent, hizkuntzalaria: «Gaur egun ez dago elebakar izaterik»

Jon Rejado / 2016-09-27 / 563 hitz

Gaelera, Irlandatik; lenkera, Erdialdeko Amerikatik; hokkienera, Asiako hego-ekialdetik… Asko dira Hitz adina mintzo zikloak Gasteizera ekarriko dituen hizkuntza gutxituak. Aurreko astean hasi zuen zikloak bidea, Oihaneder Euskararen Etxean. Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitatean lan egiten duen hizkuntzalariak (Masquefa, Katalunia, 1955) hasi zuen ikasturtea, Nola akatzen dira hizkuntzak hitzaldiarekin. Jarraitu irakurtzen