Euskal booktuberren lehen hazia landatzen hasi gara

Galtzagorri Elkartea / 2015-11-11 / 759 hitz

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara zerbitzuak euskarazko lehen booktube lehiaketa jarri dute martxan: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa. Bertatik sortuko dira euskarazko lehen booktuberrak eta Galdakao eta galdakoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen. Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako DBHko ikasleek (12-16 urtekoek) hartuko dute parte.

Jarraitu irakurtzen

Aizu: Should Pinilla be taught at ikastetxe-ikastola?

Iñaki Bastarrika-Izagirre / 2015-11-11 / 353 hitz

Ramiro Pinilla idazlearen lanak irakatsi behar ote dira euskal ikastetxeetan? Horixe da egiten dudan galdera. Galdera hori nondik sortu zaidan argi esango dut. Should Shakespeare be taught in Africa? izeneko artikuluaren haritik sortutako galdera da.

Jarraitu irakurtzen

Desoreka

Iñaki Petxarroman / 2015-11-10 / 182 hitz

Nafarroako aldaketaren gobernua babesten duten bi alderdik —Ezkerrak eta Ahal Dugu-k— PSN eta UPNrekin bat egin dute hezkuntzaren lan eskaintza publikoa errefusatzeko, euskaraz jakitea eskatzen delako lanpostuen bi herenetan. «Desorekatua» da, haien aburuz, 320 irakasle postuetatik 228tan euskaraz jakitea eskatzea. Desorekatua hitz egokia izan daiteke orain arte Nafarroako erakundeek egin duten politika azaltzeko. Baina desorekatua hizkuntzarik ahulenaren aurka, jakina. Batetik, milaka nafarri galarazi dielako euskaraz ikastea, zonifikazioak dakarren hizkuntz apartheid-aren erruz. Eta desorekatua, lege babes falta horren erruz euskara ez aurrera ez atzera utzi dutelako.

Jarraitu irakurtzen

Ezbeharra izen bihurtu zen lekua

Edu Lartzanguren / 2015-11-04 / 1.084 hitz

Andres Bota Zaneko Barga, Abade Altsasua Erori Zeneko Zuloa, Hila Datzan Zelaia, Haurra Galdu Zen Harria, Diegoren Karroa Bota Zena… Euskal Herriko toponimo harrigarriak dira, istripu, hilketa edo bestelako istorio latzen bat kontatzen dutenak. Gertaera ilunen kronika hutsa dira.

Jarraitu irakurtzen

“Aliceren ibaiak: bertsio hedatua”: Wii U kontsolarako euskarazko lehen jokoa

Ander Intxaurrondo / Game Erauntsia / Cc-by-sa / 2015-11-03 / 542 hitz

Aliceren Ibaiak (bertsio hedatua) jokoa da Wii U kontsolara iritsi den euskarazko lehen jokoa. Izatez, kontsola jakin baterako euskaraz dagoen lehenbiziko jokoa da. Android eta iOS sistemetarako ere badago, baina Wii bertsioa aztertu du Ander Intxaurrondok Game Erauntsia webgunean, eta hango lizentziari esker (cc-by-sa) hona dakarkigu.

 

Jarraitu irakurtzen

Xabi Murua (‘Enbaxadoreak’ dokumentala): “Euskal hiztunengan eragin nahi dugu”

Aitor Abaroa / 2015-10-20 / 774 hitz

Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko hiru ikaslek San Frantziskora egindako bidaia baliatu dute bertako Euskal Etxean biltzen den jendearen bizipenak iruditan batzeko. Dokumentala amaitzeko crowdfunding kanpaina jarri dute martxan.

Jarraitu irakurtzen