Euskalduntasun urbanoa, Biba!

Txerra Rodriguez / 2016-11-25 / 374 hitz

Orain dela bi urte, Bilbon eman nuen hitzaldi bat euskalduntasun urbanoari buruz. Saiatu nintzen hurrengo urteetako euskaldunon bilakaera Bilbon irudikatzen, saiatu nintzen etorkizuna asmatzen. Era berean, mito batzuk deuseztu behar zirela aipatu nuen berbaldian.

Jarraitu irakurtzen

Joseba Sarrionaindia: “Nire liburuak arreta apur batekin irakurtzen dituena ohartuko da non ibili naizen”

Jose Goitia / 2016-11-20 / 1710 hitz

Hiru hamarkadaren ondoren, publiko izango da aurrerantzean idazlearen jarduna, irakasle ariko baita Habanako Unibertsitatean. Dioenez, idazten jarraitu ahal izatea da bere asmoa, arreta gehiegi erakarri gabe.

Jarraitu irakurtzen

Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruz: “Espainia eta Europako eskola guztietan irakatsi beharreko hizkuntza”

Zuzeu / 2016-11-12 / 205 hitz

Rafael Yuste neurobiologoa da, USAko Columbia Unibertsitatean katedratikoa, NATURE aldizkari prestigiotsuak munduko zientifiko garrantzitsuenetariko bezala izendatua eta burmuinaren sekretuak ikertzen dabilena.

Jarraitu irakurtzen

Matalaz, historia bat eta bi abesti

Zuhaitz Ordoki / 2016-11-14 / 400 hitz

Matalaz pertsona aski ezaguna da abertzaletasunaren barruan, eta gure iruditerian Zuberoa eta bere herritaren interesak babestu zituen heroi gisa oroitzen dugu. Baina ez zait iruditzen soberan dagoenik bere inguruan kokapen txiki bat egin eta abesti batez hitz egitea.

Jarraitu irakurtzen

Bizitzak Youtuben

Nagore Etxeberria / 2016-11-11 / 1309 hitz

Gero eta gehiago dira beren egunerokoa bideoz jaso eta Youtuben erakusten dutenak. Youtuberren artean, badira euskaldunak ere. Nerea Arriola eta haren lagun taldea, Telmo Trenado eta Zuriñe Darceles dira kanalak dituzten hiru euskaldun.

Jarraitu irakurtzen

Erregistroak bereizi ezinik

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 1362 hitz

Bidea egiten ari da pixkanaka. Mende erdi betetzear dago euskara batua sortu zutela, eta ezin ukatuzkoa da pauso handiak eman dituela ordutik. Ohiko erabilerako hizkuntza bihurtu da hainbat eremutan eta erregistrotan. Ez zen bide erraza izan; desadostasun handiak agertu ziren, batez ere euskara batutik urrunen dauden euskalkietan. Zauriak ari dira ixten pixkanaka. Gaindituak dirudite eztabaida batzuek: biek, batuak eta euskalkiek dute tokia. Baina bien arteko harremana erabat argitu gabe dago oraindik: bakoitza noiz erabili, eta nola. Iritzi ezberdinak daude egoerari buruz.

Jarraitu irakurtzen

Nola eraiki hiztun osoak

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 959 hitz

Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki behar du.

Jarraitu irakurtzen