Zientzia Kaiera / 2019-11-11 / 348 hitz
Kategoriaren artxiboa: Psikologia
Edurne Pasaban «Sentitzen nuen hori zela nire aukera bakarra»
Arantza Iraola / 2019-11-03 / 592 hitz
Pasabanek baretasun eta argitasun irmoarekin azaldu ohi ditu buruko nahasmendu baten ondorioz dituen gorabeherak eta, iluntasunak irentsita sentituta, bere buruaz beste egiteko ere izan dituen joerak.
Jarraitu irakurtzenZergatik gaude geroz eta deprimituagoak?
Jaione Dagdrommer / 2019 -09-23 / 442 hitz
Milaka milioi pertsonek pairatzen dute egun depresioa Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Hemendik bi urtera autoestimuaren galera eta erruduntasun sentimenduak bihurtuko dira desgaitasunaren bigarren kausa.
Jarraitu irakurtzenPilula nerabezaroan hartzeak depresioa pairatzeko arriskua gehitzen du, baita hauek hartzeari utzi ondoren ere
Jaione Dagdrommer / 2019-09-09 / 230 hitz
“Pilulak” gizartean emakumeek duten rola aldatzen lagundu zuen, euren ugalkortasunaren gaineko kontrola emanez. Egun, 100 milioi emakume baino gehiagok erabiltzen du hormonetan oinarritzen den antisorgailu modu hau. Oso eraginkorra da nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko, hilerokoa erregulatzeko eta baita azaleko zenbait arazorentzat ere. Haatik, tratamenduak ekar ditzakeen albo-kalteen ikerketak oraindik martxan dirau.
Jarraitu irakurtzenLoti ederra noiz iratzarriko zain
Zihara Jainaga Larrinaga / 2019-01-15 / 1090 hitz
Neguko hilabeteetan eguzki argi gutxi izaten da zirkulu polar artikoaren gainetik dauden latitudeetan. Alaskako Utqiagvik herriak, esaterako, 50 egun baino gehiago daramatza iluntasunean. Ipar hemisferioko herritarrak ohituak daude beren errutina berezi eta hotzetara.
Gaixotasun ikusi ezinak
Jaione Agirre / 2018-10-20 / 360 hitz
Nire lagun oso min baten urtebetetzea izan da oraintsu. Zoriontzeko postaltxo bat idatzi nion, antzinako erara, banekielako hori oso gustuko izango zuela. Loretxo xume eta alai batzuek zituen postala aukeratu nuen pozik hartuko zuelakoan.
Barrea mamu denean
Maialen Unanue Irureta / 2018-03-24 / 1150 hitz
‘Gelotofobia’deitzen zaio besteek norberaz barre egiteari muturreko beldurra izateari. Hori dutenek bakartzera jo dezakete, eta antsietatea, larritasuna, izua eta abar izan ditzakete. Baina bada kezkagarriagoa den beste zerbait: bestelako gaixotasun mentalen adierazle izaten da.