Buruko garbigailua gelditu

Edu Lartzanguren / 2016-06-22 / 955 hitz

Joanez gero, berriz itzuli», esan du Koldo Ruiz yoga irakasleak megafonia sistematik. Ehun bat pertsona daude Kontxako hondartzan, Donostian, itsasoari begira, baina itsasoa ikusi gabe, Yogaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietako batean. Begiak itxita dauzkate, meditatzen ari direlako. «Erabat esnatuta nago», esan die Ruizek lo antzean daudenei. Norbera bere arnasari behatzen ari da, eta balirudike itsasoa ere arnasa egiten ari dela, uhinen hotsa entzunda.

Jarraitu irakurtzen

Beste arma bat

Maitane de Anitua / 2016/4  / 265 hitz

Historian zehar guda askotan tropen artean drogak erabili dira eta egun erabiltzen jarraitzen dira. Estatuek gudetan egindako drogen erabilerak, bere aldetik, gehienetan etsai nahiz tropen kontrol fisiko eta mentala izan dute helburu.
Horren adibideetako bat, nazismoan dugu. Soldadu alemaniarren errendimendua handiena izateko Pervitin izeneko metanfetamina-hidroklorikodun konprimituak hartzen zituzten besteak beste, Pervitinak alertan egotea ahalbidetzen zielako, kontzentrazioa eta konfiantza handitzen zuelako, arriskuarekiko hautematea txikitzen zuelako, nekea, logura, gosea, egarria eta mina gutxitzen zielako, eta abar.

Jarraitu irakurtzen

Kontuz gauzak nahita ahazte horrekin!!

Oier Lakuntza / 2016-03-23 / 653 hitz

Gaurko sarrera honetan, Nature aldizkariaren web orrian ikusi dudan artikulu batekin natorkizue. Sarreraren izenburutik ondoriozta dezakezuen bezala, oroimenarekin loturiko lana da, eta bitxia iruditu zaidan heinean, zuekin partekatzea pentsatu dut. Psikologia eta neurologiarekin lotutako zerbait den heinean, argi dago ni ez naizela honetaz azalpenak emateko pertsonarik aproposena, baina zientzia esparru honetan erabiltzen diren ikerketa metodoetarako hurbilketa bat izan daiteke.

Jarraitu irakurtzen

Kristina Illeskas: “Garrantzitsuena da ikustea zergatik kontsumitzen den”

Edurne Elizondo / 2016-03-18 / 828 hitz

Talde handia du Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak: 40 profesional ari dira lanean; tartean, medikuak, psikologoak, hezitzaileak eta pedagogoak, eta, haiekin, 65 boluntario. Droga mendekotasuna duten helduentzako Aldatu programako zuzendaria da Kristina Illescas (Iruñea, 1975).

Jarraitu irakurtzen

«Ezinduekin lan eginez ikasi dut zertarako balio duen dantzak»

Ainara Arratibel Gascon / 2015-11-27 / 524 hitz

«Pertsona guztiek egin dezakete dantza, hala nahi badute». Becky Siegel dantzariak (Denver, Kolorado, AEB, 1959) hala azaldu du dantza inklusiboaren abiapuntua. Horixe izango du hizpide, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatutako formakuntza ikastaroaren barruan igandean emango duen hitzaldian.

Jarraitu irakurtzen

Adimen emozionala eta komunikazio gaitasuna bikote harremanetan

Gaztezulo / 167zbka. – 2015-11 / 454 hitz

Azkenaldian asko entzuten dugu ‘adimen emozionala’ kontzeptua, eta sarritan lotzen da komunikazio gaitasunarekin. Ba al dakigu zehazki zertaz ari garen? Azter dezagun bi kontzeptu horiek bikote harremanetan duten garrantzia.  

Jarraitu irakurtzen