Zabor teknologikoko 4.500 Eiffel Dorre

Gazteberri.eus / 2018-04-25 / 877 hitz

2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke.

Jarraitu irakurtzen

Netflixen algoritmoak

Lorea Argarate / 2018-04-23 / 494 hitz

Azken aldian denok gabiltza Streaming bidez musika, serieak eta pelikulak kontsumitzen. Nire etxean adibidez, plataforma hauek guztiak erabiltzen ditugu aktiboki. Gainera, orain egun batzuk, Spotify irten da burtsara (edo burtsan topa dezakegu) errentagarria den edo ez airean utziz. Beraz, zer estrategia ari dira garatzen streaming plataforma hauek?

Jarraitu irakurtzen

Partekatzea bizitzea ei zen

Nerea Ibarzabal / 2018-04-13 / 384 hitz

Sare sozialen baten parte baldin bazarete, nabarituko zenuten azken opor egunotan, ohartzeke ia, badakizuela zuen inguru hurbileko eta ez hain hurbileko jende guztia non egon den, zeinekin eta zertan. Behin bi hitz gurutzatu zenituen tipo batek Zarautzen arraina afaldu duela dakizu; oso zoriontsua dirudien baina gehiegi inporta ez zaizun beste bikote bat Islandian egon da; zure bizilagunak urteko lehenengo bainua hartu du, eta bideoa erakutsi dizu bere perfilean. Eta zuk ikusi.

Jarraitu irakurtzen

Ezabatu zure arrastoa internetetik

Nakor Gonzalez / 2018-03-20 / 334 hitz

Interneten, onera eta txarrerako, dena gordeta gelditzen da; geure bizitzan zehar utzitako oinatzak begi bistan daude edonorentzat, eta horrek maiz bizitza bera baldintzatzen digu. Saretik norberaren arrastoa ezkutatzea eskubide bat da, egun bermatua ez dena. Zaila da egikaritzea baina ez erabat ezinezkoa, pauso batzuk jarraituz gero.

Jarraitu irakurtzen

Etorkizuna aurten da

Edu Lartzanguren / 2018-03-21 / 1375 hitz

2018. urtea mugarritzat edukiko duten hamar teknologien zerrenda argitaratu du Massachusetts Institute of Tecnologyk. Askok eztabaida sortuko dute.

Jarraitu irakurtzen

Banekien horrela izango zela…

Ane Vaz / 2018-01-14 / 205 hitz

Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutua hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat baneukan, gutxiago ikusten genuen elkar.

Jarraitu irakurtzen