THE KNICK 2×01. Aro berri bat

Kameraren atzean / 2015-10-23 / 358 hitz

Zinemaren estiloa telebistara aplikatu izana. Horixe da Steven Soderberghen The Knick telesail iraultzaileak egindako ekarpen nagusia. Cary Fukunagak zuzenduriko lehen denboraldiaren bitartez True Detectivek ere autorezko estiloaren alde egin zuen arren, Soderbergh haratago doa, zuzendari rolaz gain, gidoia, kamera lana, artea eta estetikaren trataera… istorioaren osotasunaren erantzule da, arlo guztietako xehetasunen arduradun nagusia.

Jarraitu irakurtzen

‘Codegirl’ filma ikusgai Youtuben; emakumeek teknologian duten pisua handitu nahian

Sustatu / 2015-11-02 / 177 hitz

Codegirl filmak emakumeek teknologian duten pisua handitzearen alde egin nahi du. Hainbat neskak aplikazio berriak nola asmatzen eta garatzen dituzten jasotzen du. Alphabet-en (Google korporazioaren izen berria) Made with Code ekimenak babesten du pelikula hau, eta zinemetan zabaldu aurretik ostegunera arte Youtuben dago ikusgai.

Jarraitu irakurtzen

Joseba Usabiaga: “Nahiago dut kalabazarekin etxera joan, kalabazarik jaso gabe baino”

166zbka. / 2015-10 / 269 hitz

Urte dezente igaro dira Joseba Usabiaga (1981, Tolosa) ‘Goenkale’ telesailean
ezagutu genuenetik. Zinera jauzi egin du, eta Barbara Goenagarekin batera
Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri du ‘Pikadero’ filma.

Jarraitu irakurtzen

Etorkizuna gaur da, gaur

Urtzi Urkizu / 2015-10-21 / 987 hitz

1989ko ‘Back to The Future II’ filmean 2015eko urriaren 21era bidaiatzen dute protagonistek. Iragarpen batzuetan asmatu dute, eta besteetan ez. Zientzia fikzioko beste film klasiko askok ere egin dituzte etorkizuneko iragarpenak.

Jarraitu irakurtzen

Ezezagun denera maitasunez

Gorka Erostarbe / 2015-10-21 / 578 hitz

Itxaso Azpitartek 17 urte ditu egun, eta Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz neurologiko bat zuela esan zioten haren amari, Maier Gurrutxagari. Gaitzari ez diote izen zehatzik eman oraindik medikuek. Aldiz, gaixotasunaren esanahia argitu nahian, erantzun bila ibili dira ama eta familia osoa. Bide luzea izan da, eta, tartean, pediatrak, neurologoak eta bestelako hainbat espezialista ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun arloan, beste zenbait hezkuntzan… baina, jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari erreparatzen ikasi dute. Eta Itxasoren mundu horri jarri dio fokua —ezin du hitz egin eta ezta ibili ere, giharretan ez baitu nahikoa indarrik—, hain zuzen ere, Lorea Perez Albeniz zinemagile eta gidoilariak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1974) Itsasoari begira dokumentalean. Jarraitu irakurtzen

Hogei urtean filmekin biraka

Urtzi Urkizu / 2015-09-29 / 353 hitz

David Fincher zinemagilearen Seven filma 1995eko irailean estreinatu zuten aretoetan, eta harrera beroa izan zuen. Aste berean, ETB2 katean zinema saio batek bere ibilbidea hasi zuen: La Noche de… Felix Linares irrati esatari eta zinema aditua aurkezle, hogei urtez ez du saioak etenik izan. Eta, gaur, 20. urteurrena ospatzeko, Seven filma emango dute (22:30). Linaresen arabera, saioko taldeko kideei «detaile polita» iruditu zaie programaren debutarekin batera estreinatu zen film bat eskaintzea. «Denborarekin klasiko bat bihurtu da, gainera». Filmaren ostean, Paco Leonen Vaca paloma estreinatuko dute.

Jarraitu irakurtzen