BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
Héléne Vignal, Queen Kong, Elkar, 2023
Dena hasi zen Jéremierekin. Izpilku-usaina zeukan. Niretzat usain sexya zen, izpilikua. Ohartu nintzen azalak apur bat epeltzen zionean, lurrin horrek ate sekretu bat aktibatzen zuela nire hanken artean. Zuzen-zuzenean. Aldizka, izpilikua beste nonbait sumatuta ere, busti egiten nintzen. Itzel gustatzen zitzaidan hori.
Baliteke horrek zerikusiren bat izatea garbitu eta gero izaretan gertatzen den leungarriarekin. Izpiliku-usaina izan behar zuen lehen aldiz lehertu nintzenean. Zenbat urte nituen orduan? Zortzi edo. Ohean nengoen. Egon ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela. Zerbaiten bila nenbilela, zeren bila jakin ez arren. Ausart sentitzen nintzen. Esploradore moduko bat. Banekien banuela zerbait esploratzeko. (…)
Bisita bakardadea eta isiltasuna ezagutzera eta bide batez, bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera ere.animatzen duen album ilustratua dugu,
Joan Mari Irigoien / Metak eta kometak/ Elkar argitaletxea / 11. or.
Jarraitu irakurtzenBERRIA ikasgela / 2023-04-19 / 340 hitz
Antoine de Saint-Exupery idazlearen ‘Printze txikia’ liburua 1943an argitaratu zen lehenbizikoz, eta pizten duen ikusmira ez da apaldu. Gaur egun, 500 hizkuntza edo dialekto baino gehiagotan irakur daiteke nobela; Bibliaren ondotik, hizkuntza gehienetara itzulitako lana da.
Jarraitu irakurtzenTestua: Juan Kruz Igerabide Marrazkia: Kaiet Bengoetxea