Eta trofeoa itzultzea erabaki zuen 7 urteko umeak

Golf txapelketan bigarren geratu zen Yago Horno 7 urteko gaztetxoa, ibilbidea 50 pilota-kolpetan osatu ostean. Baina etxera iritsi, aitarekin joko-txartela berrikusi, eta gaizki zenbatu zuela konturatu zen, 51 kolpe egin zituela denera. Bi aukera zituela esan zion aitak: ezer ez esatea, edo garaikurra itzuli eta deskalifikatua izatea.

Jarraitu irakurtzen

Txekor masailak onddoekin eta arrozarekin

Iker Markinez / 2016-03-19 /209 hitz

OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

Kilo bat txekor masail.
Porru bat.
Bi tipula.
Bi azenario.
Lau baratxuri ale.
200 gramo onddo.
100 gramo arroz.
Piper beltz ale batzuk.
3/4 litro ardo beltz.
Porto basokada bat.
Oliba olioa.
Gatza.

1

Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Txekor masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere.

2

Su bizian mantendu lau minutuz alde batetik, eta, gorritzean, beste aldetik beste lau minutuz.

3

Bitartean, porru, tipula, azenarioa, eta baratxuri aleak, garbitu, zuritu eta pusketatan moztu. Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta hamabost minutuz erregosi.

4

Porto basokada bat gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltz aleak gehitu eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera hogei bat minutuz irakiten mantendu, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte.

5

Ura gehitu lapikora, masailak estali arte. Ordubete inguru irakiten eduki masailaren samurtasunaren arabera.

6

Masailak lapikotik erretilu batera atera. Lapikoan duguna txinotik pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu.

7

Onddoak xaflatan moztu, eta lapiko batean oliba olio zorrotada batekin bost bat minutuz erregosi.

8

Arroza gehitu, eta urez estali. Gatza bota. Hamabost bat minutuz egosi. Masailak eta saltsa bertara gehitu. Bost bat minutuz irakin ondoren, prest izango dugu jaki goxo eta osoa, plater nagusi zein bigarren platera delako.

 

Iñigo Pérez ‘Boliki’: “Amazonas izeneko infernuko gauak ez dizkiot inori desio”

Gaztezulo / 2016/3 / 258 hitz

Zertan aldatu zara bost urte hauetan?
Ezertan ez! Beti bezala jarraitzen dut eta espero dut sekula ez aldatzea!

Jatea maite duzu eta Amazonasen hori izan omen da zure ahulezia. Zergatik?
El Conquis saioan mugaraino eramaten gaituztelako janariari dagokionez. Amazonas izeneko infernuko gauak izan ziren okerrena, ez dizkiot inori desio.

Zer ikasi duzu aurtengo Amazonaseko esperientziaz?
Oihana ez dela irudikatzen duten bezain ederra…

Unerik gogorrenetan zer izan duzu burutan?
Gaueko infernua amaitzeko egunsentiaren argia iristea, besterik ez.

Maniarik baduzu?
Maniak ez, ohiturak bai. Naturarekin hitz egiten dut, beti.

Nor miresten duzu?

Nire aita, munduko onena delako.

Zer nahiago duzu, kalimotxoa ala garagardoa?
Udan eta herriko festetan kalimotxoa, gainontzekoan, aldiz, garagardoa.

Kafea ala tea?
Tea, zalantzarik gabe.

Ura gasarekin ala gasik gabe?
Gasik gabe, beti.

Haragia ala arraina?
Haragizale amorratua naiz, beraz, haragia!

Udako goxotasuna ala neguko hotza?
Uda, arropa kentzeko ez dut arazorik…

Patxi Salinas ala Cabestany?
Salinas, fenomeno hutsa delako!

Aconcagua ala Amazonas?
Aconcagua, zalantzarik gabe, alpinista naiz eta harrizko zentinela igotzea (Ameriketako zerua) ametsa errealitate bilakatzea izan zen.

Ligatzeko zenbateraino da lagungarria ezaguna izatea?
Tira, ez dit laguntzen eta ez dut behar…

Konkistatu nahi zaituenak nolakoa behar du izan?
Bizitza gozatzeko amorratua! Segundo bakar bat ere galdu gabe…

Jarraitzaileren batekin izango duzu anekdotarik kontatzeko…
Egia esan, bai. Egun batean jarraitzaile batek idatzi zidan eta gaur egun nire neska-laguna da!

Mutil abenturazalea zara, sexuan ere?
Sexuan gehiago! Horretan arakatzea baita garrantzitsuena! Eta, noski, abenturazalea den neska batekin bada, hobe!

Zein da larrua jo duzun tokirik arraroena?
Ur gardenez beteriko arroila baten barruan, eguzkiaren izpiek jotzen gintuzten bitartean…

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Lander Arbelaitz / 2016-03-07 / 184 hitz

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.

Jarraitu irakurtzen

Irantzu Gonzalez: “Dantza bizitzeko modu bat da niretzat, eta bete egiten nau”

Asier Garcia Ulibarri / 2016-03-04 / 661 hitz

Gazte-gaztetatik dantzan ari da Irantzu Gonzalez (Altsasu, 1987). Hamaika txokotan ikasketak egin ostean herrira itzuli da, eta eskola jarri du martxan. Gainera, Altsasuko zenbait herritarrekin batera Dantzarima konpainia sortu du. Sustraiak lanarekin arrakasta handia izan zuten, eta orain buru-belarri dabiltza obra berria prestatzen. Gonzalez ez da geldirik egotekoa, eta dantzak energia hori guztia bideratzen laguntzen dio.

Jarraitu irakurtzen

Ray Tomlinson hil da, posta elektronikoaren eta abilduaren sortzailea

Sustatu.eus / 2016-03-07 / 190 hitz

Asteburuan hil da New Yorken Ray Tomlinson, besteak beste posta elektronikoa eta @ (abildua) ikurraren erabilera nolabait asmatu zituen informatikaria.  1971. urtean izan zen hori, duela 45 urte. Internetaren gurasoen multzoan aipatu izan da beti Tomlinson, eta hamaika sari eta aipamen jaso izan ditu horregatik. MIT150 zerrendan (innobazioaren munduan 150 pertsonarik garrantzitsuenak) 4. postuan zegoen, eta Internet Hall of Fame delakoan ere sartu zuten 2012an, ondorengo aipamenarekin: “Tomlinsonen posta-programak iraultza osoa ekarri zuen, gizarteak komunikatzeko zeukan modua erabat aldatuz”. Jarraitu irakurtzen