«Batzuek uste dute gomazkoa naizela»

Ihintza Elustondo / 2015-12-09 / 614 hitz

Arte Ederren ikasketak egin zituen Shakti Olaizolak (Irun, Gipuzkoa, 1987), baina, egun batetik bestera, dena «pikutara» bidali, eta zirkutik bizi nahi zuela erabaki zuen. Horretan dihardu egun.

Jarraitu irakurtzen

“Amazon Prime Air” zerbitzua: erosketen banaketa ordu erdian dron bidez

Sustatu.eus / 2015-12-01 / 141 hitz

Amazonek zerbitzu berri bat iragarri zuen duela hilabete batzuk, “Amazon Prime Air“. Erosketen banaketa ordu erdian egin nahi dute, dronak erabiliz. Prototipoaren bideoa iragarri dute bart.

Jarraitu irakurtzen

«Rapa mundu itxia da; orain zabaltzen ari da»

Pello  A. Zuazo / 2015-12-02 / 643 hitz

La Basu ezizenaz esaten diote rap munduan Elena Caballerori (Bilbo, 1983). Denbora batez geldirik egon den arren, aurten bakarlari gisa bueltatu da “Aire es vida” diskoarekin. Eskina Femenina proiektuaren arduraduna ere bada, eta Bazter Fest jaialdia antolatu du egunotan Bilbon. Sakoneko helburua: rapa egiten duten emakumezko artistak lagundu eta ikusgarri egitea.

Jarraitu irakurtzen

Urruti iritsi da

Imanol Magro Eizmendi / 2015-12-01 / 686 hitz

«Min hartuta hasi nuen urtea, binakako txapelketatik kanpo. Ordezko gisa sartu, eta lehen hiru partidak galdu egin nituen. Orduan esan balidate… ez nuen sinetsiko urtea hala bukatuko nuenik. Bi txapel urte berean, hori oso pilotari gutxik lortu duten zerbait da». Mikel Urrutikoetxearen (Zaratamo, Bizkaia, 1989) urtea izan da 2015a. Lau t’erdiko eta buruz buruko txapelketa irabazi ditu, eta asko loditu da haren gurasoek egunkari orriz beteriko bilduma. Izan ere, urruti iritsi da aurten, eta, era berean, Urruti iritsi da puntako pilotarien multzora.

Jarraitu irakurtzen

Barojatarren lanen hauspo sortzailea

Juan Luis Zabala / 2015-12-01 / 338 hitz

Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren anaia izatea ez zen, itxuraz behintzat, inoiz ere zama deseroso bat izan Pio Caro Barojarentzat, haien —eta beste hainbat sortzaile barojatarren— obren zabalkundea bultzatu baitzuen aukera izan zuen guztietan, barojatarren lanen hauspo bihurtzeraino. Baina bera ere sortzaile izanez egin zuen lan hori, eta bere obra propioa ere utzita hil zen atzo, 87 urte zituela.

Jarraitu irakurtzen

Zamzar: fitxategiak hainbat formatutara konbertitzeko aplikazioa

Sustatu / 2015-11-26 / 239 hitz

Sareko aplikazio bat da Zamzar. Zure fitxategia sarera igo, eta hainbat formatutara konbertitzeko aukera ematen dizu (fitxategi, argazki, musika, bideo,…). Izenik eman beharrik gabe, online, doan eta bizkor.

Jarraitu irakurtzen