Artikoa izotzik gabe geratuko da 2044. urterako

Jaione Dragdrommer / 2019-11-21 /192 hitz

Giza jatorria duen aldaketa klimatiko honegatik izotzik gabe geratu daiteke Artikoa 25 urte barru. Kalkuluen arabera erabateko desizoztea 2044 eta 2067. urteen arteko momenturen batean gertatuko da.

Jarraitu irakurtzen

Elkanoren bi bidaiak

Joseba Aurkenerena / 2019-11-18 / x hitz

Ainitz idatzi eta eztabaidatu da Elkanoz, onerako eta txarrerako, eta gaur egun espainiarrak ari dira gizon honen irudia bereganatu nahian, heroi nazional moduko bat egiteko. Guk euskaldunok ezin dugu ahantzi Elkano euskalduna zela, eta, bere argi-ilun guztiekin, gure historiako pertsonaia esanguratsua dugula. Artikulu moduko hau Elkanoren aldeko aldarria da, itsasgizon eta abenturazale handi horren aldeko oroitzapenezko idatzia. Horratx!

Jarraitu irakurtzen

Kipchogeren 2 orduz azpiko maratoiaren atzean dagoen zientzia

Leire eta Ainara Sangroniz / 2019-10-22 / 565 hitz

Urriaren 12an Eliud Kipchogek maratoia 2 ordu baino denbora laburragoan amaitzea lortu zuen. Marka ez da ofiziala izango ez direlako bete IAAF atletismoaren erakundeak (International Association of Athletics Federations) ezartzen dituen baldintzak, baina historiara pasako da, lehen aldiz gizakia 2 orduko langatik jaisteko gai izan baita. Lasterketa honetan kenyarrak lortu duen markak, berak dioen bezala, gizakiak ez daukala mugarik erakusten du.
Jarraitu irakurtzen

Zergatik gustatzen zaigu abesti jakin bat horrenbeste?

Jaione Dragdrommer / 2019-11-13 / 226 hitz

Gelditu momentu batez eta pentsatu zure abesti gustukoenetako batean. Ahal baduzu sakatu play eta irakurri artikulu hau abestia jarrita duzun bitartean. Ba al dakizu zergatik gustatzen zaizun? Letragatik? Melodia? Zergatik sortzen dizun horrenbesterainoko plazera?

Jarraitu irakurtzen

Askatasun mina

Iker Tubia / 2019-11-13 / 1102 hitz

Xavier Mina gerrillari euskalduna oroitu dute asteburuan Nafarroan. Euskal Herrian luzaz ahantzi izan bada ere, Mexikon independentziaren heroietako bat da. Napoleonen eta Fernando VII.aren aurka altxatu zen, eta Mexiko askatzeko borrokan aritu zen.

Jarraitu irakurtzen

Plateren itxurak jaten ditugun elikagaien aukera baldintzatzen du

Zientzia Kaiera / 2019-11-11 / 348 hitz

2010ean Munduko Osasun Erakundeak (MOE) adierazi zuen Mexiko zela munduko obesitate indize altueneko herrialdea. Ikerketen arabera 1985. urtetik hona, mundu mailako gizakien pisua 2,0 kg/m2 hazi da emakumezkoetan eta 2, kg/m2 gizonezkoetan. Indizea gora egiten ari dira mundu mailan, hirietan zein landa eremuetan eta herrialdeei kostu handiak sortzen dizkie bizi kalitatearen murrizketa dela eta.
Jarraitu irakurtzen

Umerik onartzen ez duten lekuak, gero eta ugariagoak

Mikel Garcia Idiakez / 2019-11-07 / 270 hitz

Haurrik nahi ez duten hotelak ezagutu genituen lehenik; hainbat taberna eta jatetxetara zabaltzen ari da betoa. “Ez zaizkigu umeak gustatzen” irakur daiteke zuzenean Bartzelonako kafetegi baten sarreran. Diskriminazioa salatzen dutenak eta sektore jakin bati zuzendutako eskaintza dela defendatzen dutenak, aurrez aurre. Eta eztabaidaren muinean: elkarbizitza.

Jarraitu irakurtzen