Euskara biziberritzeko hamar urrats

Margaritxon / 2015-11-26 / 224 hitz

Txerra Rodriguez-en Garaigoikoa blogeko bideo batean aurkitu dugu hizkuntza biziberritzeko dekalogoa.

Ikusiko duzuenez, ez dago espresuki gure hizkuntzarentzat pentsatua baina… blogeko soziolinguistak berak esaten duen moduan, “galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko”

Jarraitu irakurtzen

Leku Urrunen Atlasa: Nomaden bizimodu gogorra

Galder Gonzalez / 2015-11-20 / 709 hitz

Egun osoko mendi ibilbidearen ostean iristen gara Kilemchera. Bertan gure bizitzako bigarren yurta bisitatzen dugu, askaria mahai gainean dagoelarik. “Beti horrela da” esaten digu Gulminak: Kaimak, esnearekin egunero egindako krema; sary may, krema horrekin egiten duten gurina; boorsoq, frijitutako ogi gozo mota bat; eta hainbat marmelada. Etxeko alabetako batek tea zerbitzatzen die gonbidatuei, hauek asetu arte. Eta ase arte ase arte da. Ezin da “ez” esan, oso ohitura txarra da. Horregatik “beteta nago, eskerrik asko” esan behar da gehiago nahi ez baduzu. Familiako heldu batek ematen du, normalki, ongi etorria. gure kasuan gizona dago bertan, eta distantzia batera esertzen da, alabak tea jartzen digun bitartean. “Zergatik ez dago gurekin jaten? Ohitura bat al da?” galdetzne diogu Gulminari. “Berak gero jango du, bere familiarekin, zuek gonbidatuak zarete”, erantzuna. Hala ere gizonari iruditzen zaio guk gonbidapen zuzena egin diogula galdera horrekin, eta gurekin esertzen da.

Jarraitu irakurtzen

Deskargatu dohainik eta gozatu Maria Goikoak Batbirulau! app-arekin

Galtzagorri elkartea / 2015-11-25 / 338 hitz

Ezagutzen al duzu Maria Goikoak Batbirulau! app-a? Deskargatu al duzu zure tableta edo mugikorrera Euskal Haur Literatura eta teknologia berriak uztartzen dituen aplikazio multiplataforma? Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburuarekin jolas egiteko beste modu bat eskaintzen du app honek. Argitalpen horren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke dohainik bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Eta internet bidez www.galtzagorri.org web gunean ere erabil daiteke.

Jarraitu irakurtzen

Beti izango dute New York

Ihintza Elustondo / 2015-11-25 / 865 hitz

Duela 50 urte, Iruñeko Udaleko erraldoiak eta dantzariak Ameriketako Estatu Batuetan izan ziren. Erraldoi lanak egitera joan ziren guztiak hilak dira, baina dantza taldeko zenbait sasoiko daude oraindik. Memoriaren zuloez kexu diren arren, elkarri lagunduz berregin dute istorioa.

Jarraitu irakurtzen

Bisonte eta zaldien irudiak aurkitu dituzte Aitzbitarteko leizeetan

Sustatu / 2015-11-20 / 205 hitz

Gipuzkoako leizezulo konplexu batean aurkitutako aztarna paleolitikoen berri eman dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errenteriako Udalak, eta aurkikuntza egin duten arkeologoek eta espeleologoek. Landarbaso inguruan, Donostia eta Errenteria artean, Aitzbitarte izeneko leizezulo multzoa dago, eta espeleologoek III, V et IX deitzen dituzten leizeetan izan dira aurkikuntzak.

Jarraitu irakurtzen