Iker Markinez / 2018-09-28 / 157 hitz
Osagaiak
4 LAGUNENTZAT
2 dozena antxoa.
2 tipulin.
5 baratxuri ale.
oliba olioa.
Ozpina.
Gatza.
Iker Markinez / 2018-09-28 / 157 hitz
4 LAGUNENTZAT
2 dozena antxoa.
2 tipulin.
5 baratxuri ale.
oliba olioa.
Ozpina.
Gatza.
Pagotxa RZ / 2018-05-19 / 140 hitz
Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂
Gaztezulo/ 2018-05-17 / 110 hitz
Zeelanda Berriko ardi famatuenak Shrek izena du, eta ez da ohiko ardia. Munduan gehien gorroto duena? Artilea mozteko unea! Adi ardi honek egin zuenari!
Iker Markinez / 2018-05-05 / 139 hitz
4 LAGUNENTZAT
5 arrautza oso.
3 gorringo.
Litro bat behi esne.
200 gramo azukre.
200 gramo azukre, karamelurako.
Banilla makilatxo bat.
Esneki klasikoetan klasikoena aukeratu dugu gaurko errezeta honetarako. Lehenik, esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin batera. Irakiten hastean, itzali, eta sutik kendu.
Ondoren, karamelurako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu, karamelua lortu arte. Flanerako moldean jarri, eta hozten utzi.
Ontzi batean, arrautza osoak eta gorringoak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanerako moldera gehitu.
Labea 160 graduan berotzen jarri. Flanaren ontzia labean sartu, 40 bat minutuz, marian berotzeko. Flanerako molde txikia erabiliz gero, denbora gutxiago beharko dugu: 30 minutu, gutxi gorabehera.
Labetik atera, eta flana hozten utzi, bost bat orduz, kanpoan. Ondoren, hotza dagoenean, moldetik atera daiteke; kontu handiz, noski.
Hozkailuan gorde daiteke, baina mahaira atera baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da, tenperatura egokian jan ahal izateko.
Gaztezulo / 2018-04-25 / 211 hitz
Zeliakoek ez dute beste erremediorik, baina azkenaldian, beharrik izan gabe, glutenik gabe jaten hasi dira asko eta asko, osasuntusagoa delakoan; hala ote da?
Gaztezulo / 2018-04-24 / 62 hitz
Munduko zaporeak dastatzeko prest?
Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak… eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!
Jon Eskudero / 2018-04-10 / 1586 hitz
Etzi beteko ditu hogei urte profesionaletan Aimar Olaizolak. Kirol ibilbide distiratsua izan du, hamalau aldiz jantzi baitu txapela Lehen Mailan. Binaka soilik hiru lortzeak ematen dio pena.