Despopulazio arriskuan daude Pirinioak eta Pirinioaurrea

Ainhoa Larretxea Agirre / 2020-01-14 / 410 hitz

«Nafarroan biztanleria handitzen ari den arren, horrek ez du erran nahi despopulaziorik ez dagoenik». Ideia hori nabarmendu zuen Bernardo Zirizak, Nafarroako lurralde kohesioko kontseilariak, atzo Iruñean egindako agerraldian. Nafarroako lurralde ezberdintasunen diagnostikoa aurkeztu zuen bertan, eta, nabarmendu zuenez, Nafarroako Gobernuak hainbat eskualdetan neurriak hartuko ditu jenderik gabe gera ez daitezen. Neurririk premiazkoenak Ega-Jurramendin, Zangozaldean, Erdialdean, Pirinioetan eta Pirinioaurrean hartuko dituzte. Azken bi eskualde horiek daude despopulazio arriskuan.

Jarraitu irakurtzen

Seme-alaba bakarraren mitoa gezurtatzen

Jaione Dagdrommer / 2019-12-11 / 400 hitz

Anai-arrebarik gabeko seme-alabek ospe txarra dute. Askok pentsatzen dute berekoiak direla, apetatsuak eta bakartiak. Hain da horrela, Granville Stanley Hallek, pasaden mendeko psikologorik garrantzitsuenetakoak adierazi zuen “seme-alaba bakarra izatea gaixotasun bat dela bere horretan”.

Jarraitu irakurtzen

Belarritakoek markatzen gaituzte

Leire Narbaiza / 2019-12-06 / 410 hitz

Gure belaunaldiko emakumeoi, jaio bezain laster, oraindik amategian geundela, gauza bi egiten zizkiguten: bataiatu eta belarrietan zuloak, belarritakoak janzteko. Orduan bataioa derrigorrezkoa zen, eta Euskal Herria katolikoegia sakramentu garrantzitsuenari uko egiteko. Ahalik eta lasterren kristau bihurtu, hiltzeko arriskua bizia zelako. 

Jarraitu irakurtzen

Baserria aterpe bihurtu denekoa

Lander Muñagorri Garmendia / 2019-12-03 / x hitz

Azpeitiko Sakona baserrian ostatu eman diete Gineako hiru errefuxiaturi. Bertako lanak egiten laguntzen diete: uzta jasotzen eta artaldea zaintzen. Beste etorkizun bat eman diote baserriari, jabeak lanez lepo egonda laguntza behar baitzuten. Eredu izan daitezkeelakoan dira

Jarraitu irakurtzen