Hasierako gezurra, azkenean egia

Josu Lopez-Gazpio / 2020-01-06 / 1000 hitz

Gure pentsamendua eta erabakiak hartzeko modua ez da makina perfektua. Gure pentsamenduan ereduak eraikitzen ditugu jasotzen dugun informazioa antolatzeko eta ulertzeko. Kasu askotan, ordea, informazio horrek hutsuneak ditu. Esate baterako, gure buruan kausa-efektu argudioen katea sortu badugu, baina, une jakin batean kate horren maila bat falta bada -informazioa zuzendu behar delako, edo jasotako informazioa desegokia zela jakin dugulako-, zer gertatzen da gure buru-ereduetan?

Jarraitu irakurtzen

Seme-alaba bakarraren mitoa gezurtatzen

Jaione Dagdrommer / 2019-12-11 / 400 hitz

Anai-arrebarik gabeko seme-alabek ospe txarra dute. Askok pentsatzen dute berekoiak direla, apetatsuak eta bakartiak. Hain da horrela, Granville Stanley Hallek, pasaden mendeko psikologorik garrantzitsuenetakoak adierazi zuen “seme-alaba bakarra izatea gaixotasun bat dela bere horretan”.

Jarraitu irakurtzen

Nerabezaroko desoreka

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-12-02 / 420 hitz

Giza garunaren kanpoaldea, kortexa, entzefaloaren bolumenaren bi heren da. Hamasei bat mila milioi neurona ditu. Dakigula, ez dago beste animaliarik horrenbeste dituenik. Kortexean, pertzepzioa gertatzen da; judizio moralak egiten dira; erabakiak hartzen dira; pentsamendua sortzen da; hizkuntza egituratzen da; eta egintza kontzienteak zertzen dira, eta goi-mailako egiteko gehiago ere gauzatzen dira.

Jarraitu irakurtzen

Janari gehiegi botatzen dugu zaborrera

Gazteberri / 2019-11-27 / 760 hitz

Urtero, 1.300 milioi tona inguru janari xahutzen dugu. Alferrik galdutako janari horrek guztiak ondorio sozialak, ekonomikoak eta klimatikoak ditu. Herrialde industrialetako familiak dira janari gehien xahutzen dituztenak.

Jarraitu irakurtzen

Antsietatea duten pertsonek ez dute “lasaitu” beharrik, ulermena behar dute soilik

Jaione Dagdrommer / 2019-11-26 / 315 hitz

Antsietatea garuneko gaixotasunetatik gaizkien ulertzen denetakoa da gizartean nahiz eta ohikoenetakoa izan. Nahaste hau ez da soilik “urduri sentitzea”, denok sentitu gara urduri noizbait ezagutzen ez dugun zerbaiten aurrean, egoera berri baten aurrean, erronka baten aurrean… baina gainditzen ditugun egoerak dira. Antsietatea duen pertsona batentzat horrelakoak ez dira horren gai sinpleak ordea.

Jarraitu irakurtzen