Janari ultraprozesatua: plazer hilgarria

Nerea Osinalde / 2019-06-07 / 348 hitz

Supermerkatuan erositako pizza labean sartu, eta bitartean, zizka-mizka gisa, poltsako patatak, freskagarri koladun hotz-hotzarekin. Nork ez du antzekorik egin? Presaka bizi garen garai honetan, janari ultraprozesatuen kontsumoa erruz emendatu da. Horrekin batera, gaiari buruzko ikerketa lanak ere ugaritu dira, jaki mota horrek gure osasunean eragiten dituen kalteak azaleratzen dituztenak. 

Jarraitu irakurtzen

Seme-alaben argazkiak sare sozialetan. Identitateaz, baimenaz eta arrasto digitalaz

Mikel Garcia Idiakez / 2019-05-21 / 260 hitz

Postureoaren aroan, seme-alaben txikitako argazkiak dagoeneko ez dira albumean gordetzeko altxorra, sare sozialetan eta harro mundu guztiarekin partekatzeko aukera baizik. Gaia konplexua da eta eztabaidarako hiru gako ematen ditu Liliana Arroyo soziologoak.

Jarraitu irakurtzen

Animalia bereziak al dira txakurrak?

Josu Lopez Gazpio / 2019-04-30 / 1026 hitz

Etxean eta gizakiongandik gertu dauden animaliak izanik, txakurrekiko dugun grina eta estimua handia izaten da. Txakurrekiko miresmen horrek, hala ere, sarritan haien adimena handia -edo behar baino handiagoa- dela pentsatzera eraman gaitzake. Duela gutxi Kaieran bertan adierazi zen bezala, gizakiok badugu geure burua eta geure bikotekidearen inteligentzia gehiago balioesteko joera.
Jarraitu irakurtzen

Baleen migrazioak oroimenean du oinarri, eta oso aspaldikoa da

Juanmma Gallego / 2019-03-27 / 795 hi hitz

PNAS aldizkarian argitaratutako bi ikerketek baleen migrazioari buruzko zalantzak argitu dituzte. Fosilak aztertuta, ikusi dute gutxienez 270.000 urte atzera doan jarduna dela, eta satelite bidezko neurketen bitartez ondorioztatu dute baleak batez ere oroimenean oinarritzen direla bidaian zehar janaria non dagoen jakiteko.
Jarraitu irakurtzen

Genetikaren inguruan maiz egindako galderak

Koldo Garcia / 2019-03-25 / 835 hitz

Gabonetan bazkari bat egiteko ohitura dugu unibertsitate garaiko lagunok. Bertan urteak eman duenaren berri ematen diogu elkarri, egunean jartzen gara eta pasadizoak gogoratzen ditugu. Genetikan lan egiten dudala eta, azken bazkarian bi galdera egin zizkidaten: bata, familia batean bikiak izandako emakume asko badaude ea bikiak izateko probabilitatea handitzen ote zen; bestea, familian begi urdinak edo argiak dituzten pertsonak badaude, ea posible den haurrek begi argiak izatea, gurasoek begi ilunak badituzte ere.

Jarraitu irakurtzen

Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte

Josu Lopez-Gazpio / 2019-01-29 / 807 hitz

Joan den urtarrilaren 1ean Murtziako Los Alcázares herrian 30 urteko gizon bat hil zen koktel kimiko izugarri bortitz bat kontsumitzearen ondorioz. Koktel hori ez zen azken droga sintetikoa izan, ezta sendagai arriskutsurik ere. Koktel hori edozein supermerkatutan eskuragarri dauden bi edari ziren: alkohola -ron botila bat- eta kafeina -edari energetiko baten bi lata-.
Jarraitu irakurtzen