Emakumea zela uste zutenean, gutxietsi egiten zuten lanean

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-21 / 165 hitz

Bi langile: Martin eta Nicole, gizona eta emakumea, bezeroekin email bidez jarduten direnak. Martin kokoteraino dago mespretxuz erantzuten dion bezero batez; halako batean konturatu da emailak Nicole izenez bidaltzen ari dela eta okerra argitu dio bezeroari. Bat-batean, oso galdera eta proposamen onak egiten dituela hasi zaio esaten bezeroa. Orduantxe erabaki zuten Martinek eta Nicolek esperimentua abiatzea…

Jarraitu irakurtzen

‘Pokemon Go’ baino harago

Edu Lartzanguren / 2017-03-17 / 1081 hitz

Laster, lan egitea bideo jokoetan aritzea bezala izango da, eta robotek ez dituzte gizakiak ordezkatuko, gizakiak teknologiak ahaldunduko dituelako. Hala esan dute, behintzat, errealitate areagotuaren profetek. Baina ez da futurismoa: aurten da horren eztanda enpresa munduan.

Jarraitu irakurtzen

Abolizionismoa, Suediatik Europara

Maite Asensio Lozano / 2017-03-16 / 863 hitz

Gero eta herrialde gehiagotan ari dira onartzen prostituzioa abolitzeko legeak, bezeroak zigortzeko neurriak ezarriz. Europako Parlamentuan izan dute auzia eztabaidagai.

Jarraitu irakurtzen

Urmeneta: «Marrazkiak saldu genizkion enpresari, ez pertsonaiak»

Naiara Elola / 2017-03-15 / 619 hitz

Iruñeko Merkataritza Auzitegiak Mikel Urmeneta eta beste lau marrazkilariri debekatu egin die «Kukuxumusu unibertsoko» marrazkiak egitea. Urmenetak iragarri du helegitea aurkeztuko dutela

Jarraitu irakurtzen

Belarriak liburu irakurle

Nora Arbelbide Lete / 2017-03-15 / 1305 hitz

Ikusmen edo dislexia arazoak dituztenei audio-liburuak proposatzen dizkie Miarritzeko soinu liburutegiak; euskarazko liburuen grabatzen hasi da berriki. Irakurle grabatzaileak boluntarioak dira. Irakurle entzuleentzat zerbitzua urririk da, medikuaren agiri bat aurkeztuz geroz.

Jarraitu irakurtzen

Komunismoaren eta hezkuntzaren bidetik

Edurne Elizondo / 2017-03-10 / 786 hitz

Ekintzaile politikoa izan zelako. Gorzako eskolan egiten zuen lanaren bidez etorkizun hobe baten aldeko arma bilakatu nahi izan zuelako hezkuntza. Konpromisoa hartu, eta jendaurrean defendatu zuelako; sutsuki, gainera. Horregatik atxilotu zuten Camino Oskotz, 1936ko uztailaren 31n; horregatik bortxatu zuten; eta horregatik hil zuten, urte bereko abuztuaren 10ean. Espetxetik atera, eta Urbasako Pilatoren Balkoira eraman zuten; handik behera bota omen zuten maistraren gorpua. 26 urte zituen; Alderdi Komunistakoa zen; UGT sindikatuko Hezkuntza Federazioko eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kide; maistra errepublikazalea.

Jarraitu irakurtzen