Marie Curie zientzian eta gizartean aitzindari

Amaia Astobiza eta Joana Mendiburu / 2016-11-07 / 713 hitz

XIX. mendearen bukaeran, fisikaren eta kimikaren esparrua erabat irauli zuten hainbat aurkikuntza egin ziren. Horietako bat, 1895ean, Röntgen-ek X izpiak aurkitu izana da. Aurkikuntza hori benetan harrigarria zen, izpi berri haiek material askotan barrena iragan zitezkeelako. Medikuntzarako aurrerapen ikaragarria izateaz aparte, Curie senar-emazteak erradiazioaren inguruan lan egitera bultzatu zituen aurkikuntza izan zen. Baina ez gaitezen aurreratu.

Jarraitu irakurtzen

Gure dozenaka pasahitzak hobeto kudeatzeko erabili “pasahitz-kudeatzaileak”

Aitzol / 2016-11-07 / 730 hitz

Duela gutxi argitaratu dira Sustatun bertan, Interneteko pasahitzak segurtasunez gordetzeko zenbait irizpide orokor. Artikulu horretan aipatzen den moduan, segurtasun-prozesu horretarako oso erabilgarri izan daitezke pasahitz-kudeatzaileak. Aspaldi honetan, gero eta sarriago entzuten dugu zein garrantzitsu diren pasahitz-kudeatzaileak. Guztiz ados nago behar beharrezkoak direla, eta dagoneko urteak dira erabiltzen ditudala. Niretzako pasahitz-kudeatzailea eguneroko tresna bihurtu da, eta horregatik denbora daramat batzuk erabiltzen eta frogatzen. Jarraian erabili ditudanetatik gehien gustatu zaizkidanak zeintzuk izan diren zerrendatuko dut.

Jarraitu irakurtzen

Pasahitzak zaintzeko oinarrizko neurriak

Sustatu.eus / 2016-11-03 / 285 hitz

Gure pasahitzak segurtasunez gordetzeko orduan, zaila da guztiontzat baliagarri diren arau eta aholkuak ematea, eta ezinezkoa ziurtasun erabatekoa lortzea, baina badira oinarrizko zenbait arau gomendagarri. Ondorengo hauek, behintzat, jarraitzea aholkatzen dizuegu.

Jarraitu irakurtzen

Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean

Euskara eta Euskal Kultura irakurletza jarri dute martxan Etxeparek eta Habanako Unibertsitateak, eta idazlea da arduraduna. 1985etik lehen aldiz, modu publikoan ariko da.

Jarraitu irakurtzen

«Beldurra ere indarkeria da»

Jon Rejado / 2016-11-04 / 499 hitz

Espazio publikoari beldur izatea transmititzen zaie emakumeei, ikerlan batean ondorioztatu dutenez. Indarkeriatzat jo dute egileek, askatasuna mugatzen duelako, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen

Garbitu. Zentrifugatu. Internet suntsitu.

Edu Lartzanguren / 2016-10-28 / 1060 hitz

Inoizko zibererasorik handienetakoa egin zuten duela astebete, Internetera loturiko milaka etxetresna bahituta. Nork egin duen ez dakite, baina gauza bat ziurra da: indar erakustaldi bat besterik ez zen izan, eta edonoiz egin ahalko dute berriz, Gauzen Internet behar zuena ‘Kakaren Internet’ bihurtu baita. Jarraitu irakurtzen