Urtxintxa, Kalitatezko Herritarrak webgunetik, 391 hitz
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Jarraibide testua
Sagar tarta
Iker Markinez / 2020-10-03 / 223 hitz
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
3 sagar.
Litro erdi esne.
Dozena erdi arrautza.
200 g azukre.
40 g irin.
Banilla makilatxo bat.
Hostopil xafla bat.
Azukre pixka bat tartarako.
NOLA EGIN
1
Krema prestatzeko, lehenik, lapiko batean esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera.
2
Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu, eta banilla makilatxoa kendu; ondoren, ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki, eta etengabe nahastu aldi berean. Garrantzitsua da tarta prestatzen hasterako krema hotza egotea; beraz, denbora batez hozkailuan sartu, edo, bestela, hurrengo egunean hasi tarta prestatzen.
3
Sagarrak zuritu, erditik moztu, eta erdian duten zurtoina kendu. Ondoren, xafla finetan moztu. Hostopila zabaldu, eta labeko molde batean jarri. Sardexka baten laguntzaz, leku desberdinetan zulotxoak egin, eta labeko paperarekin estali. Ondoren, pisu moduan, garbantzuak edo antzeko beste zerbait paperaren gainean zabaldu. Labean sartu, 180 gradutan, eta hamabost bat minutuz utzi.
4
Labetik atera, eta prestaturik dugun krema hostopilaren gainean zabaldu. Ondoren, sagar xaflak txukun-txukun kremaren gainean jarri, eta azukre pixka bat gehitu, batez ere sagar pusketen gainean.
5
Azkenik, berriro labe beroan sartu, eta 170 gradutan eduki beste 30 bat minutuz. Tarta epela jatea gomendatzen dizuet; nahi izanez gero, izozki bolatxo batez lagunduta. Kontraste goxoa izango dugu.
Entzumenezko ulermena musukoen garaian
Jaione Dagdrommer / 2020-09-14 / 602 hitz
Norbaitek esan al dizu maskararekin ez duela ezer ulertzen? Beharbada zu izan zara hau komentatu duenetako bat. Jende asko da, entzumen arazoak eduki gabe ere, maskararekin okerrago entzuten duena.
Jarraitu irakurtzenBizkotxoa: betikoa, sinplea eta gozoa
Ikeak bere haragi-bola famatuen errezeta argitaratu du!
Ane Urrutikoetxea / 2020-04-22 / 217 hitz
Inoiz Ikean izan bazarete jatetxeko haragi-bola famatuak dastatuko zenituzten ziur; orain arte errezeta sekretua zen, baina altzari enpresa suediarrak haragi-bolak egiteko instrukzioak publiko egin ditu. Etxean probatzeko prest?
Jarraitu irakurtzenMaskarak koronabirusaren aurka: nola erabili segurtasunez
Jaione Dagdrommer / 2020-04-22 / 275 hitz
Beharrezkoa al da guztiok maskarak erabiltzea koronabirusaren aurka? Osasunaren Mundu Erakundeak ezetz dio. Alta, herrialde ugarik eta zenbait adituk erabiltzera gomendatu edo behartzen dute biztanleria.
Jarraitu irakurtzenJanari gehiegi botatzen dugu zaborrera
Gazteberri / 2019-11-27 / 760 hitz
Urtero, 1.300 milioi tona inguru janari xahutzen dugu. Alferrik galdutako janari horrek guztiak ondorio sozialak, ekonomikoak eta klimatikoak ditu. Herrialde industrialetako familiak dira janari gehien xahutzen dituztenak.
Jarraitu irakurtzen