Iñaki Lopez de Luzuriaga / 2016-09-21 / 503 hitz
Oporrak heldu eta beste hainbestek bezala hegazkina hartu dut eta, beste batzuetan bezala, Londresera berriz bueltan izan naiz. Brexitak brexit, artean ez dugu Visarik behar, aupa! Bada zerbait. Baina gauza sofistikatzen joan da aireportuan: argazkitxo bat customsen: “Begiratu horra”, argitxo bat, argazkia atera da, eta beste bat fitxarako (-tzarra behar du dagoeneko). Egun pare bat Londresen eman ditut hurrengo hegazkina hartu baino lehen eta, tartean, gogoko izaten dut Londreseko Soho eta West End ingurua bisitatzea. Hainbat liburu-denda garrantzitsuren erdigunea da Charing Cross Road eta, edozein irakurlerentzat, beti izaten da gustuko handik buelta bat ematea, ze nobedade aurkituko. Foyles liburu-dendatzarrera sartu naiz, jatetxea ere baduena (vegetarian!), Tottenham Court Roadetik eta Astoria eraitsi berritik bertan.
Jarraitu irakurtzen →