Ihintza Elustondo / 2015-10-27 / 593 hitz
Hernanin (Gipuzkoa) bizi den saharar bat da Cheij Ahmed Bahia (Smara, Mendebaldeko Sahara, 1973).Euskal Herrian oso gustura dagoela dio, eta hitzen bat edo beste esan du euskaraz. Hori bai, urrun badago ere, oso presente du sahararrak bizitzen ari diren okupazioa. Hernaniko Dobera euskara elkarteak Chertat eta lehoia ipuina argitaratu berri du, eta hark idatzi du arabierazko zatia. Euskarazko atala Jexux Eizagirre Portillok egin du, eta ilustrazioa, berriz, Abdi Ami Omarrek.