Salabardoa / 2015-11-17 / 149 hitz
Euskararen Nazioarteko Eguna iristear dela-eta (abenduaren 3a), aurten zerbait berezia egin nahi izan du Poziktibity ekimenak. Horregatik, eta esfortzu eta kemenaren balioa azpimarratuz, Euskaldun Berria Kalea ekimena jarri dute martxan. “Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea”, diote.