Joseba Aurkenerena / 2018-11-04 / 1000 hitz
François-Xavier Michel, Francisque-Michel deitua, Frantziako Lyon hirian sortu zen 1809ko otsailaren 18an. Aita André Michel negozio-gizona zuen eta alemaniar jatorriko Marie Gerber ama.
Joseba Aurkenerena / 2018-11-04 / 1000 hitz
François-Xavier Michel, Francisque-Michel deitua, Frantziako Lyon hirian sortu zen 1809ko otsailaren 18an. Aita André Michel negozio-gizona zuen eta alemaniar jatorriko Marie Gerber ama.
Mikel Garcia Idiakez / 2018-05-29 7 151 hitz
Zirku erromatarrean nola, hala altxatu du hatza gorantz Emmanuel Macron enperadoreak: Parisko balkoi batean zintzilik geratu zen umea erreskatatzeagatik famatu egin den Maliko Mamoudu Gassamaren egoera legeztatzea erabaki du. Umerik erreskatatu ez duten gainerako migratzaileak, ordea, lehoietara bota ditu, bere Gobernuak Immigrazio Legeari egindako erreforma gupidagabearen bidez.
Jean Louis Davant / 2018-03-13 / 468 hitz
Occitaniera galtzen omen da denen erraiteko gaitasunik ez lukeelako: hara zer dion Michel Serres filosofo alta goxoak, bera Agen aldeko occitaniarra delarik. Oker zabiltza jauna! Occitaniera frantsesa baino gehiago izan da luzaz, bereziki trubadurren arartez Europa mendebaleko literatura bizkortuz bere poesiaren berritasunaz.
Eihartze Aramendia Iparragirre / 2017-11-16 / 1053 hitz
Anorexiaren aurka egiteko asmoz, ‘Photoshop dekretua’ indarrean jarri du Frantziak; publizitatean agertzen diren modeloen gorputzak tresna horrekin moldatuz gero, hala egin dutela adierazi egin beharko dute publizistek. Edertasun eskuraezinen irudiak saihestu nahi dituzte neurri horrekin.
Jakes Lafitte / 2016-09-09 / 434 hitz
Islamari buruzko polemikak 1989. urtean hasi ziren, Ernest Chenière RPR-eko kide eta ikastetxe buruzagiak ikasle musulman bati buruko zapia kentzeko agindu zionean. Data horretatik gaur arte itsatsi zaie eztabaida islamaren ikur guziei. Azkenaldian, burkiniaren arazoa izan da, eta, zorionez, Frantziako Estatu-Kontseilua musulmanen alde jarri da; ebazpen hori Amnesty Internationalek, Gizakiaren Eskubideen Erakundeak eta Nazio Batuen Erakundeak ere bermatu dute. Kezkagarria dena da Frantziako gizartearen zati handi bat (%64), baita arduradun politiko andana bat, laikotasunaren izenean burkiniaren eta islamaren ikurren debekatzearen alde izatea. Laikotasunaren babesaz gainera, islamisten terrorismoa eta Frantziaren «islamizazioa» dira debekatze horien zergatikoak. Baina laikotasunaren izenean ez ditu Frantziako Estatuak elizgizonen jantziak debekatu, eta budisten ala juduen kontrako jantzi eta elikagai denda berezien aurka ere ez du sekula legeztatu.
Mikel Garcia Idiakez / 2016-06-20 / 163 hitz
Txistuak, komentario iraingarriak, jarrera desegokia, sexu eraso zuzenak… Emakumeen %87k jazarpena jasan dute metroan edo trenean, Frantziako Estatuko 6.000 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten arabera.
Lander Muñagorri Garmendia / 2016-03-01 / 1.312 hitz
Mila kilometroko errepide batean, eguzki izpiak jaso eta energia sortuko duten plakak jarriko dituzte Frantzian. Teknologia, ordea, bideragarria ez izatea leporatzen diote adituek.