Gorka Erostarbe / 2015-10-21 / 578 hitz
Itxaso Azpitartek 17 urte ditu egun, eta Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz neurologiko bat zuela esan zioten haren amari, Maier Gurrutxagari. Gaitzari ez diote izen zehatzik eman oraindik medikuek. Aldiz, gaixotasunaren esanahia argitu nahian, erantzun bila ibili dira ama eta familia osoa. Bide luzea izan da, eta, tartean, pediatrak, neurologoak eta bestelako hainbat espezialista ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun arloan, beste zenbait hezkuntzan… baina, jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari erreparatzen ikasi dute. Eta Itxasoren mundu horri jarri dio fokua —ezin du hitz egin eta ezta ibili ere, giharretan ez baitu nahikoa indarrik—, hain zuzen ere, Lorea Perez Albeniz zinemagile eta gidoilariak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1974) Itsasoari begira dokumentalean. Jarraitu irakurtzen →