Rikardo Arregi Diaz de Heredia / 2017-12-21 / 541 hitz
Ez naiz ni txikitan telebista euskaraz ikusteko aukera izan duten belaunaldi horien partaidea, ezta eskolan euskarazko liburuak edo filmak irakurri edo ikusi dituzten haur antza zoriontsuagoen taldekoa ere; eskolan kanta bakan batzuk, gehienak gabon-kantak, euskaraz ikasi nituen kasualitatez (gaur egungo haurrek Agur jaunak kantatzen al dute?). Gaztelania zen nagusi eta ikasi egin behar zen atzerriko hizkuntza, frantsesa (Marseillesa buruz dakit oraindik). Oso-oso aspaldi, bai.