«Neurekoia naiz, ematearen neurekoia»

Iker Tubia / 2015-09-13 / 1314 hitz

Anarkista eta igeltseroa. Hori da Lucio Urtubia (Cascante, Nafarroa, 1931). Sorterrian harrapatu du BERRIAk, Gasteizen eta Cascanten omenaldi bana egin baitiote. Dena den, berehala itzuli da Parisera. Nafarroara gogotsu itzuli da azken aldietan, aldaketa politikoa dela eta. Gainera, herrian «gizartekotu» dutela dio, bere garaian esaten zena zuzenduz: «Lucio Urtubia, mundu osoan ezaguna, bere herrian izan ezik».

Jarraitu irakurtzen

Gailuei eragiten dien epidemia

Iker Tubia / 2015-06-10 / 610 hitz

Urtetik urtera, gora egin dute ordenagailu, sakelako eta antzerako gailu elektronikoen aurkako erasoek. Helburuak ere aldatu egin dira. Ordenagailua hondatzea izaten zen xede nagusia lehen. Orain, normalean, negozioa dago tartean: datuen ebasketaren bidez, batik bat. Ordenagailuetan bezala, sakelakoetan ere neurriak hartu behar dira.

Jarraitu irakurtzen

Txioka, arriskuaz ohartarazteko

Iker Tubia / 2015-05-28 / 863 hitz

‘Naturaren Egoera’ txostenaren arabera, Europako hiru hegaztitatik bat arriskuan dago. Nekazaritza ereduaren eragin nabarmenaz eta habitaten egoera txarraz ohartarazten du. Hegaztiak ingurumenaren osasuna neurtzeko bioadierazle direnez, datuek kezka sortu dute.

Jarraitu irakurtzen

Hariari tiraka, esplotazioa agerian

Iker Tubia / 2015-05-20 / 1.130 hitz

Munduan 21 milioi lagunek esklabo lana egiten dute. Ehungintzan aritzen dira haietako asko. Bidezko Merkataritzak txosten bat egin du egoeraren berri emateko, eta «odolez tindatu gabeko arropak» erabiltzeko deia egin du.

Jarraitu irakurtzen

Ehun urte harresi itogarririk gabe

Iker Tubia / 2015-04-22 / 1.161 hitz

Ehun urte beteko dira uztailaren 25ean Iruñeko harresien lehenbiziko harria bota zutela. 400 urteko gotortzearekin bukatu zen, eta hiriburu gisa garatzen hasteko ezinbestekoa izan zen eraisketa.

Jarraitu irakurtzen

Neska-mutil binomioa, komunetik behera

Iker Tubia / 2015-01-13 / 1.269 hitz

Generoa arautzeko tokia da komuna, hainbat adituren ustez. Horregatik, komunetan bereizketarik ez egitea proposatu dute. Hala ere, komun mistoen alde egiten dutenek uste dute pixa egiteko modua ere berdindu beharko litzatekeela. Izan ere, pixa zutik egitea ere genero marka da.

Jarraitu irakurtzen