Neskatoak, kanpoan lan egitera behartutakoak

Iker Tubia / 2016-03-04 / 813 hitz

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak‘ dokumentalean.

Jarraitu irakurtzen

Kultura eta Ogasuneko postu bakar batean ere ez da beharrezkoa euskaraz jakitea

Ion Orzaiz / 2016-03-04 / 378 hitz

Administrazioaren hizkuntza eskakizunak «miseriazkoak» direla salatu du Nafarroako Gobernuak. Justizian %0,1 dira euskara eskatzen duten postuak.

Jarraitu irakurtzen

Isildutako galderak, nahitako ahanztura

Edurne Elizondo / 2016-02-19 / 1.362 hitzJa

Badira 80 urtez existitu ez diren errealitateak. Inork ez dituelako kontatu. Inork ez dituelako kontatu nahi izan. Bideko Mitxingorria memoriaren aldeko herrien koordinakundeko kide Javier Aiapek (Kaseda, 1955) urtarrilean ezagutu zuen horietako bat. “Gizon baten deia jaso genuen. Ez zigun izena erran nahi izan. Ez zigun erran non bizi den. Deus ez. Hil aurretik, 1936an Esan ikusi zuena kontatu nahi zuela; bertzerik ez”. 8 urteko mutiko bat zen gizon hura, duela 80 urte. Esako errepide zaharreko bigarren tunelaren ondoan zegoela, kamioi bat agertu zitzaion bidera. “Igo egin zuten. Hamar gizon eta emakume bat ikusi zituen, denak eskuak lotuta. Banaka jaitsi, eta buruan tiro eginez hil egin zituzten, haren aurrean”. Hiltzaileetako batek 8 urteko mutikoari erran zion herriko alkatearengana joateko, gertatu zenaren berri ematera. “Jacara joan behar zutela erran zioten, eta handik bueltan, sarraskirik ez zutela ikusi nahi han”.

Jarraitu irakurtzen

PAIren albo kalteak, azalera

Ion Orzaiz / 2016-01-23 / 758 hitz

Ingelesez ikasteko programen onurak etengabe aipatzen dituzte Nafarroako oposizioko alderdiek, sindikatuek eta zenbait guraso elkartek. Irakasle eta ikasle askorentzat, ordea, PAI ezartzea buruhauste eta arazo iturri izan da. UPNren «planifikazio faltari» egozten diote erantzukizuna.

Jarraitu irakurtzen

Heteropatriarkatuak ez ditu musu guztiak maite

Edurne Elizondo / 2016-01-22 / 1.088 hitz

Erresuma Batuko Cartoon Network kateak zentsuratu egin du Steven Universe izeneko animaziozko saioko eszena bat: bi emakume ageri ziren, dantzan, elkarri helduta, baina Erresuma Batuan ezin izan dute ikusi. “Ziurtatu behar dugu emititzen dugun guztia haurrentzat egokia dela”, erran du kateak, bere erabakia justifikatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Ametsei agur esateko ordua

Maialen Belarra / 2015-12-08 / 681 hitz

Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Ohorezko Aipamena eman berri dio moto gidari ohiari, lehiaketak alde batera uzteko erabakia hartu ostean. Istripu larria izan zuen 2014ko otsailean; ordutik ez du motorik gidatu txapelketa batean.

Jarraitu irakurtzen