Desoreka

Iñaki Petxarroman / 2015-11-10 / 182 hitz

Nafarroako aldaketaren gobernua babesten duten bi alderdik —Ezkerrak eta Ahal Dugu-k— PSN eta UPNrekin bat egin dute hezkuntzaren lan eskaintza publikoa errefusatzeko, euskaraz jakitea eskatzen delako lanpostuen bi herenetan. «Desorekatua» da, haien aburuz, 320 irakasle postuetatik 228tan euskaraz jakitea eskatzea. Desorekatua hitz egokia izan daiteke orain arte Nafarroako erakundeek egin duten politika azaltzeko. Baina desorekatua hizkuntzarik ahulenaren aurka, jakina. Batetik, milaka nafarri galarazi dielako euskaraz ikastea, zonifikazioak dakarren hizkuntz apartheid-aren erruz. Eta desorekatua, lege babes falta horren erruz euskara ez aurrera ez atzera utzi dutelako.

Jarraitu irakurtzen

Sagar jotzearen erritmoan

Ion Orzaiz / 2015-10-25 / 466 hitz

Kirikoketa. Musika tresna baino anitzez ere gehiago da. Tradizioa da, folklorea, ofizioa… Eta erabat galdu den bizimodu baten oihartzuna. Ki-ri-ko-ke-ta. Hitz onomatopeikoa. Egurrezko mazoek sagarrak zanpatzean oholaren kontra egiten duten hotsa. Azken bi hamarkadetan, gainera, jaialdi baten izena ere bada: Kirikoketa Besta. Atzo egin zuten, hamaseigarrenez, Arizkunen (Nafarroa).

Jarraitu irakurtzen

Hasi da norabide berria

Garikoitz Goikoetxea / 2015-10-13 / 995 hitz

Horma bat. Nafarroan euskara nolako egoeran dagoen erakusteko, irudi hori erabili zuen joan den apirilean Kontseiluak, aldaketa eske Iruñean eginiko ekitaldian. Harresi bat, euskarari aurrerabidea mozten ziona. Aldaketa handiak izan dira ordutik. Gobernu berriak euskara zokopetik ateratzeko hitza eman du. Hezkuntza da gakoetako bat. Euskarazko irakaskuntza herrialdeko sare publiko osora hedatuko dute irailean, Euskararen Legea aldatu zutenean ezarri zutenez. Jada hasi dira aldaketak, ordea: hiru herritan, euskarazko D eredua lortu dute, UPNren gobernuek urte luzez ukatutako aukera. Eta, giro horretan, pausoak ematen hasi dira udalak: eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskatu dute Antzinek eta Villatuertak. Litekeena da udal gehiagok ere eskari berbera egitea. Horma pitzatzen hasi da.

Jarraitu irakurtzen

Joxemiel Bidador nafar oholtzan

Patxi Zabaleta / 2015-10-08 / 343 hitz

Pastoralak berezkoa du iraganaren eta intsentsuaren dasta eta kutsua. Baina orain Joxemiel Bidador zenaren omenez Iruñean abian jarritako ekimenak bestelako zentzu modernoa eta haustailea ematen dio. Joxemielek berak, hain gazterik ez balitz hil, nahiko lukeen bezala.

Jarraitu irakurtzen

«Une oro nahi dudana egiten saiatzen naiz»

Maialen Belarra / 2015-09-25 / 588 hitz

Txikitatik gustatu izan zaio marraztea Urmenetari. Bizimodu eroa izatea atsegin du, eta hain zuzen, hori da bere irudietan irudikatzen duena: unean unekoa eta ahalik eta modu sinple eta irrigarrienean.

Jarraitu irakurtzen