Sare sozialak kontrolerako eta presiorako bide dira bikote gazteen artean

Oihane Larretxea De La Granja / 2016-11-19 / 1305 hitz

Noiz konektatu den azken aldiz, nor dituen jarraitzaile Instagramen edo nork adierazi duen bere neska lagunak igo dituen argazkiak atsegin dituela. Gazte eta nerabeen bikote harremanetan ematen diren indarkeria matxista kasuen %100ean sare sozialak presente daude. Laguntza eta informazioa eskaintzen du Lahia-Nahia elkarteak.

Jarraitu irakurtzen

Beren bidezko defentsan

Edurne Elizondo / 2016-11-25 / 1371 hitz

Munduan egoteko modu bat da. Jarrera bat. Emakume gisa bizitzari aurre egiteko dugun tresna”. Horixe erran du Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Arraizak, autodefentsa feministari buruz. Antzeko hitzak baliatu ditu Maitena Monroy ekintzaile eta irakasle feministak ere: “Bizitzeko jarrera bat da, eta lotuta ekartzen du herritar gisa ditugun eskubideen defentsa”.

Jarraitu irakurtzen

Eskolako etxerako lanen ertzak

Nerea Agirre / 2016-11-25 / 720 hitz

Etxerako lanen gaia puri-purian dago azken asteetan. Hezkuntzak gizarte eta mundu ikuskera bat biltzen du bere baitan, eta asmo jakin batez eragiten du. Beraz, hezkuntzaren esparruan ere geure burua nonbait eta nolabait kokatu beharko dugu.

Jarraitu irakurtzen

Aske izan nahi dut, ez ausart

Ana Perez eta Amaia Zubieta / 2016-11-24 / 338 hitz

Emakumezkoei eta gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik espero da ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Heroiek hainbat oztopo eta arriskuri aurre egiten diote, gehienetan bakarrik (batzuetan elementu magikoen laguntzaz).

Jarraitu irakurtzen

Ostiral beltza

Pilar Kaltzada / 2016-11-24 / 570 hitz

Zumaiatik Donostiarako joan-etorriko bidea maiz egiten nuen garai baten trenez, nerabea nintzelarik artean. Gogoan dut etxerako bueltan nindoala arratsalde batean, adineko gizon bat eseri zitzaidala aurrez aurre, bere belaunek nireak ukitu egiten zituztelarik, eta hizketan hasi zitzaidala.

Jarraitu irakurtzen

Epigenetika: geneak ez dira dena

Oier Lakuntza / 2016-11-23 / 775 hitz

Gaurko honetan, epigenetikaren gaiarekin natorkizue. Zenbait elkarrizketa egin eta aditu batzuen hitzak biltzea pentsatu nuen, baina blogerako ikuspegi orokor batekin aski izango dela uste dut. Gero, norbaitek arloren bat sakondu nahi izango balu, abiapuntu gisa balio lezake honek.

Jarraitu irakurtzen

Debekatu ordez, arauak jarri

Iñaki Berastegi / 2016-11-22 / 1.166 hitz

Gero eta lehenago erosten diete gurasoek haurrei lehendabiziko sakelakoa. Gurasoek, ordea, gutxi kontrolatzen eta arautzen dute sakelakoen erabilera, eta horrek, sarritan, arazoak sortzen dizkie haurrei: ‘ziberbullying’-a edo sarean norberaren datuen kontrola galtzea, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen