Garbitu. Zentrifugatu. Internet suntsitu.

Edu Lartzanguren / 2016-10-28 / 1060 hitz

Inoizko zibererasorik handienetakoa egin zuten duela astebete, Internetera loturiko milaka etxetresna bahituta. Nork egin duen ez dakite, baina gauza bat ziurra da: indar erakustaldi bat besterik ez zen izan, eta edonoiz egin ahalko dute berriz, Gauzen Internet behar zuena ‘Kakaren Internet’ bihurtu baita. Jarraitu irakurtzen

Eskola kirola. Zeinentzako kirola?

Itsaso Nabaskues / 2016-10-25 / 780 hitz

Eskola kirola 7-16 urte bitarteko pertsonek eskolatze aldian eta hezkuntza sistemaren barruan irakas-orduetatik kanpo egien duten kirol antolatua da. Eskola Kirolak izaera hezitzailea du eta haren helburua parte hartzaileei heziketa integrala, epe luzerako kirol heziketa, kirol mota ezberdinak ezagutzea eta eskola-haur GUZTIEI parte hartzeko aukera bermatzea da. Altu esan daiteke beraz, legeen arabera “Lehiaketa ez dela jomuga”.

Jarraitu irakurtzen

Azala

Nora Barroso / 2016-10-26 / 380 hitz

10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta –Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen. Eskaileretatik gora korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Atzetik hartu eta oso gogor estutzen ninduen -Como grites…- esaten zidan beti. Jarraitu irakurtzen

Hezkuntza sistema aztertzen

Amaia Garcia / 2016-10-23 / 406 hitz

Zein ote da gaur egungo hezkuntza sistemaren helburua? Hona hemen artikulu honi hasiera emateko galdera. Esan beharra daukat artikulu honen helburua ez dela inolako erantzunik ematea, baizik eta hezkuntza sistemaren inguruan hausnartzea. Nik beti pentsatu izan dut bizitzaren helburua zoriontasuna aurkitzea dela, alegia, pertsona zoriontsuak izateko bizi izaten garela. Eta zein funtzio dauka hezkuntzak gure zoriontasunean?

Jarraitu irakurtzen

Erregistroak bereizi ezinik

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 1362 hitz

Bidea egiten ari da pixkanaka. Mende erdi betetzear dago euskara batua sortu zutela, eta ezin ukatuzkoa da pauso handiak eman dituela ordutik. Ohiko erabilerako hizkuntza bihurtu da hainbat eremutan eta erregistrotan. Ez zen bide erraza izan; desadostasun handiak agertu ziren, batez ere euskara batutik urrunen dauden euskalkietan. Zauriak ari dira ixten pixkanaka. Gaindituak dirudite eztabaida batzuek: biek, batuak eta euskalkiek dute tokia. Baina bien arteko harremana erabat argitu gabe dago oraindik: bakoitza noiz erabili, eta nola. Iritzi ezberdinak daude egoerari buruz.

Jarraitu irakurtzen

Nola eraiki hiztun osoak

G.Goikoetxea / 2016-10-23 / 959 hitz

Zer leku izan behar dute eskolan euskara batuak eta euskalkiek? Umeek dakarten hizkera errespetatu egin behar dela diote adituek, eta erregistro jasoa eman behar zaiela gero. Euskara batua erabiltzean ere tokiko estandarrak lekua eduki behar du.

Jarraitu irakurtzen