Bigarren batasun bidea: Euskalkiak

Garikoitz Goikoetxea / 2016-10-23 / 1066 hitz

Aldatzen ari da mapa. Orain 250 urte egin zuen euskalkien lehen mapa Bonapartek. Koldo Zuazok egin ditu azkenak, eta uste du bateratze bidean sartuta daudela euskalkiak. Zatiketa bat sumatzen ere ari da: Hegoaldea eta Iparraldea. Beste batasun bide bat proposatu du: tokiko estandarrak egitea.

Jarraitu irakurtzen

Sedukzioaren jokoa

Maider Jericó Zelaia / 2016-10-21 / 354 hitz

Gorteiatzea, animalia sexudun guztietan ematen den jokaera naturala da. Gizakiok, izaki sexudunak garen heinean, gure gorteiatze erritual propioak ditugu. Gaur egungo gizartean, ligatzea edo flirtean aritzea esaten diogu eta oso elkarrekintza konplexua da. Arau sozialak, rolak, ahozko zein ez-ahozko komunikazioa, adimen emozionala, enpatia, etabarren menpe dagoenez, erakartze prozesu bakoitza ezberdin eta berezia da.

Jarraitu irakurtzen

Errepide zati bat nahi du bizikletak

Edurne Elizondo / 2016-10-21 / 1142 hitz

Atzerapauso bat da hau. Iruñea oraindik ere 1990eko hamarkadako hiri bat da. Autoz betetako hiria, alegia”. Aitor Txarterinak erran ditu hitzok. Iruñeko bertze hamaika txirrindularirekin batera egin du bat 8-80 Iruñea izeneko plataforman.

Jarraitu irakurtzen

“Ez dut eskolan galtzak janzteko baimena eskatuko, eskubidea daukat”

Onintza Irureta Azkune / 2016-10-21 / 887 hitz

Sinak 8 urte ditu eta amari esan dio eskolari ez diola baimenik eskatuko gona beharrean galtzak janzteko: “Ama, gogoratzen zara zure amamak aititari etxetik ateratzeko baimena eskatu behar zion garaiaz?”.

Jarraitu irakurtzen

Euskaratik sortutako hizkerak

Lander Muñagorri Garmendia / 2016-10-20 / 962 hitz

Harreman komertzialak izateko hizkera ugari sortu izan dira, baita oinarrian euskara zutenak ere. Balea arrantzaleek bi sortu zituzten Islandia eta Ternuako herritarrekin hitz egiteko; Asturiasko teilagileek xiriga garatu zuten euskaldunekin hitz egiteko; eta ijitoek, berriz, erromintxela.

Jarraitu irakurtzen

Semaforoa, anbar koloreko

Ibai Maruri Bilbao / 2016-10-19 / 746 hitz

Ikusmen urritasuna dutenak, mugitu, mugitzen dira hirian, baina ez behar besteko segurtasunez. Aukera Barriak elkarteak Bilbon aurkitu dituen trabak salatu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Luis Garderi eman diote euskal literaturako Euskadi Saria, ‘Ehiztariaren isilaldia’ eleberriagatik

Berria / 2016-10-19 / 252 hitz

Xabier Olarrarentzat izango da euskarazko literatur itzulpenaren Euskadi Saria, James Joyceren ‘Ulises’ euskarara ekartzeagatik. Gaztelaniazko literaturaren saria, berriz, Gabriela Ibarrarentzat izango da.

Jarraitu irakurtzen