Buruko garbigailua gelditu

Edu Lartzanguren / 2016-06-22 / 955 hitz

Joanez gero, berriz itzuli», esan du Koldo Ruiz yoga irakasleak megafonia sistematik. Ehun bat pertsona daude Kontxako hondartzan, Donostian, itsasoari begira, baina itsasoa ikusi gabe, Yogaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietako batean. Begiak itxita dauzkate, meditatzen ari direlako. «Erabat esnatuta nago», esan die Ruizek lo antzean daudenei. Norbera bere arnasari behatzen ari da, eta balirudike itsasoa ere arnasa egiten ari dela, uhinen hotsa entzunda.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeen erdiak ez du gonarik janzten garraio publikoan eraso ez dezaten

Mikel Garcia Idiakez / 2016-06-20 / 163 hitz

Txistuak, komentario iraingarriak, jarrera desegokia, sexu eraso zuzenak… Emakumeen %87k jazarpena jasan dute metroan edo trenean, Frantziako Estatuko 6.000 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten arabera.

Jarraitu irakurtzen

Benito Lertxundi: “Beste Ez Dok Amairu bat behar da egun, zerbait apurtzailea”

Gorka Erostarbe / 2016-06-21 / 1580

Mende erdiko “garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea” sarituko diote gaur Benito Lertxundiri. Adarra saria emango dio Donostiako Udalak, eta, ondoren, kontzertu bat egingo du Viktoria Eugenia antzokian.

Jarraitu irakurtzen

Azterketak

Marian Iriarte / 2016-06-19 / 236 hitz

Ikasturtea amaitzear dago, ikasleak estresatuta, irakasleak nekatuta, baina gutxi falta da. Animo! Azkenengo astean denon ahotan ibili dira unibertsitatera sartzeko probetan azterketa batekin izandako gorabeherak. Ez naiz hasiko zutabe honetan haren alde edo aurka eztabaidatzen, ez da hori nire asmoa. Baina bai ikasleek batzuetan irakurritakoa ulertzeko duten zailtasunari buruz. Mundu espezializatu honetan, batzuen ustez ingeniaria izan nahi duen ikasleak ez luke denbora zertan galdu letretako beste jakintzagai batzuetan. Zertarako filosofia? Edo, hain garrantzitsua al da txukun idaztea? Batzuek eta besteek aitortu dute ditxosozko azterketa horretan edukia baino gehiago forma izan dela arazo nagusia.

Jarraitu irakurtzen

Unibertsoaren ispiluari begira

Juanma Gallego / 2016-06-19 / 603 hitz

Izarrarteko espazioan kiralitatea duen molekula bat atzeman dute lehenbiziko aldiz astronomoek. Bizidunek horrelako molekulak erabiltzen dituzte zeluletako prozesuetan

Jarraitu irakurtzen